Komunikabideak

Bilbo Handia eskualdearen barruan duen kokapen estrategikoa dela eta, Sestaok garraio- eta komunikabide-sare osatua du, eta hiriburura zein inguruko herrietarako joan-etorriak erraz egin daitezke.

Hegoaldetik, A-8 autobidearen bitartez, Bilbora eta Kantabriara lotzen da. Donostiaranzko norabidean, eta Frantziarako bidean, autobide hori AP-8 bihurtzen da, eta bestetik, Gasteiz, Zaragoza, Burgos eta Madrilera doan AP-68rekin ere lotzen da. Barakaldo alboko herrian kokatutako Rontegi zubitik Nerbioi ibaiaren eskuineko aldera iristen da, eta aireportura ere.

N-634 errepidea A-8 Autobidearekiko paralelo doa. Hala ere, joan-etorri laburretarako gomendatzen da hori erabiltzea, bere bidean lotzen dituen herri-guneetatik igarotzen delako.

Beste errepide garrantzitsu bat da Ibai-ondoko errepidea, ibaiari jarraiki Bilbo eta Santurtzi lotzen dituena. Errepide horrek Sestao osoa gurutzatzen du, La Punta izeneko herriaren sarreratik hasi eta Rivas eta Txabarri kaleetatik aurrera.

Garraiobide publikoei dagokienez, Bizkaibus autobus enpresak eta Renfe tren-garraiobideak linea erregularrak dituzte gure herriarekin.  2002an Metroa iritsi zen Sestaora, Urbinagako geltokira lehenengo, eta geroago, 2005eko urtarrilean, Kaskoko geltoki nagusia zabaldu zen, herri erdiko Kasko plazan bertan. Ordutik hona, gure herriak lurpetiko lotura du Ezkerraldeko gaineko herriekin, Bilbo, Etxebarri eta Basauriraino, eta Eskuin alde osoarekin ere.

  • Bizkaibus
  • Metro
  • TAXI
  • Planoak eta kale izendegia