Bisitatu beharreko lekuak

 
Juan Ellacuria Egoitza. Bide Nagusia kalean dago, Rebonza auzoaren parean. Sotera de la Mier aberatsaren diruz eraiki zen egoitza, Casto de Zabala arkitektoaren zuzendaritzapean. 1889an inauguratu zen eraikina, egoera kaskarretan bizi ziren langileentzako ospitale eta zahar etxe izateko. Hiri Arkitekturaren Gidan aipatzen denez, eraikina hiru atalek edo gorputzek osatzen dute. Bata erdikoa, kapera duena, eta bi alboetan, baxuagoak, egoiliar emakumeak eta gizonak banatzen zituena. Gaur egun zaharren udal egoitza dago bertan.