Bisitatu beharreko lekuak

 

Gran Vía kalean udal musika eskola dago. Erakin hau Santos Zunzunegi arkitektoak egin zuen. 1912an eta 1987an birmoldaketa bat  egin zioten. 2010ean aurrealdea kolore biziaz, gorrizkoaz eta berdeaz, pintatu zuten.

Nahiz eta oso zabala izan ez arren, Sestaon parke eta lorategi batzuk daude herritarrek aisialdirako eta disfrutatzeko erabiltzen dituztenak.

La Benedictako Dartsena asko estimatzen dute herritarrek, hemen hasten baita itsasadarrean zehar doan paseoa, Portugalete, Santurtzi eta Zierbenaraino  heltzen dena.

Las Camporras, edo Ondejeda, parkea Sestaoko “birika berdea” da. Bertan kirol gune batzuk daude, Barakaldo eta La Arenako hondartza lotzen dituen bidegorria ere bertatik pasatzen da eta berde gune eta landaretzaz inguratuta dauden paseoetan jendea ibiltzen eta kirola egiten maiz ikusten da.

El Kaskoko  eta San Pedro plazetan sestaoar asko biltzen dira herriaren erdigunean kokatuta baitaude. Bietan kulunkariak eta bankuak daude eta oroitarria bat dute.

Zaharberritu den Portopin parkea  Sestaoko beste leku erakargarria da. Gran Via kalearen amairen dago kokatuta, bi altuera desberdinetan banatuta dago eta bertan adin guztietako pertsonak biltzen dira.