Bisitatu beharreko lekuak

 

Andra Mari eliza, herriaren erdigunean kokatuta dago eta Sestaon asko  estimatzen da.  Herriko eraikin zaharrenetariko bat da.

Andra Mari Eliza  Andra Maria Eliza Udaletxearen atzeko aldean dago, lorategiz inguratua. Jatorrizko eraikina XVI. Mendeko lehenengo urteetakoa da, beranduko gotiko estilokoa. 1917an sute ikaragarria izan zen bertan, eta larriki kaltetu zuen haren egitura, eta Santos Zunzunegi arkitektoaren eskutik eraberritze nabarmena egin zitzaion, 1921ean amaitu zena. Zunzunegik "neovasco" izenez ezagutzen den estiloaz hornitu nahi izan zuen, Sestaoko kontzejuak industrializazio garaira arte izan zuen nekazal izaera gogoraraziko zuena.