Bisitatu beharreko lekuak

 

1 zenbakiko labe garaia gaur egun arte heldu den ondarerik garrantzitsuena da Altos Hornos de Vizcaya enpresatik. Bere egitura izugarriak 80 metrotako altuera du eta herriko eraikin interesgarrienetariko bat da. Labe garaia oso ondo ikus daiteke Txabarri kaletik, orain dela gutxi egin den behatokitik.

2005ean Eusko Jaurlaritzak interes kulturaleko ondasun izendatu zuen. Ordutik hona, erakunde publikoak eraikina bereoneratu eta balioa emateko lanetan ari dira. Kultura Ministerioak ere egina du inbertsioa, haren oinarria sendotzeko, eta une honetan bere birgaitze lanen bigarren fasean ari dira, bisitatu daitekeen ondare-elementu bihurtzeko.