Bisitatu beharreko lekuak

 
Industrializazio garaikoak dira etxe merkeak deritzotenak. Hauek industrian lan egiteko etorri ziren langileentzat egin ziren. 

Langileen etxe edo etxe merke deiturikoen Bizkaiko bildumarik zabalena dago Sestaon. Industrializazio garaian sortzen ari ziren lantegietara lanera zetozen langileak hartzeko eraiki ziren etxebizitza hauek, eta gaur egun oraindik zutik daude, jendea bizi da haietan eta ondo zainduta daude. Etxe multzo horren barruan, nabarmentzen direnak, besteak beste, La Galana, La Humanitaria, La Aurora, La Unión eta La Protectora izeneko etxe multzoak.