Bisitatu beharreko lekuak

 
Gaur egungo Udaletxea Julio Saracibar arkitektoak diseinatutakoa da, 1879an eraikia. Estilo eklektikoaren barruan koka daiteke, hau da, dekorazioan araurik ez duen estiloa, alegia. Solairu nagusiko eta beheko solairuko moldurek adierazten dute datu hori, baita balkoietako burdineriak ere, Sestaoko Hiri Arkitekturaren Gidaliburuak jasotzen duen bezala. Konposizio aldetik, erdiko ardatza pixka bat aurreratuta ageri da, baita beheko solairuko hiru arkuak eta lehenengo solairuko balkoi luzea ere.