Biztanleria

Sestaok 2011ko urtea itxi du 28.959 biztanleko populazio batekin, joan den mendeko 60 urteetako hamarkadaren mailari eutsiz. Etengabeko biztanle-galera bilakaera demografikoaren ezaugarri nagusietariko bat da azken urteetan, prozesu hau hainbat zirkunstantziak larriagotzen dutelarik. Populazioaren pixkanakako zahartzeak heriotzak ugaritu ditu. Honek hazkunde begetatibo negatiboa ekarri du eta gero eta apalagoa den jaiotzen indize baxuak ezin diezaioke heriotza indizeari aurre egin. Gainera, beren bizilekua beste udal batean jartzeko deserroldatzen diren pertsonen kopurua handiagoa da herrian kokatzeko kanpotik iristen diren pertsonen kopurua baino. Joera honek iragartzen du etorkizunean Sestaoko populazioa gero eta zaharragoa izango dela eta egoera honek behar sozial berriak sortuko ditu, administrazio publikoen ardura behar izango dutenak.

Sestaoko biztanleriaren bilakaera