Txabarri SestaOn Bizi

Txabarri SestaOn Bizi Sestaoko Udalak bultzatzen duen programa da. Txabarri auzoan elkarbizitza, kohesio soziala eta egoera ekonomikoa hobetzea du helburu.

 

Proiektu hau Udalean ordezkaritza politikoa duten alderdi guztien adostasunarekin sortu da. Asmoa da inguru horretan martxan den hiri-birgaitzearen prozesuarekin batera “auzoa egiten” lagunduko duen lan paralelo bat gauzatzea.

 

Txabarri Sestaon Bizi sortzeko prozesuan, elkarteetako, ikastetxeetako eta merkataritza eta ostalaritzako 400 herritarrek baino gehiagok hartu dute parte. Horien guztien iritzia jaso da auzoaren egoeraren diagnostikoa egiteko.

 

Diagnostiko hori oinarri harturik, Sestaoko Udalak Ekintza Plan bat diseinatu du. Guztira 36 neurri jasotzen ditu, lau atal handitan banatuta: Herritarrak, elkarbizitza eta kohesio soziala, azpiegiturak eta proiekzio ekonomikoa. Proposatu da plana lau urteko epean gauzatzea, 2019-2023 bitartean.

 

Ekintza plana (XLS 24KB)