Segurtasuna

 

EMAKUMEA BAZARA, ETA ERASOTUA IZAN EDO TRATU TXARRAK JASAN BADITUZU, LAGUNTZA BEHAR DUZU.

  • Sestaon SALAKETA JARRI eta arriskua dagoenerako BABES-AGINDUA eskatu ahal izango duzu bi hauetako batean:

    Udaltzaingoa: Alonso Ercilla kalea, 2 (Las Llanas Kiroldegi aurrean) Telefonoa: 94 472 90 92
    Ertzaintza: 112 / 93 406 34 00. Helbidea: Andres Jauregibeitia, 2

  • Laguntza behar baduzu, egunean 24 orduetan deitu dezakezu GENERO INDARKERIA JASATEN DUTEN EMAKUMEEI ARRETA eskaintzeko dohaineko telefono honetara: 900 840 111 (24 orduz, urtean 365 egunez)

    Gainera, Udal Zerbitzu hauetara jo dezakezu:

    • Sestaoko Udaleko Gizarte Zerbitzuak:
      Kontaktua. 94 472 90 39:
      Helbidea: Las Llanas Zumarkalea 4, 2. solairua (Castaños Etxea)
      Ordutegia: 9 – 14etara
    • Kontaktua. 94 472 90 00:
      Helbidea: Sestaoko Udaletxea, Kasko Plaza 4, beheko solairua.
      Astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30era
  • Behar duzuna bestelako laguntzaren bat bada: laguntza psikologikoa edo aholkularitza juridikoa, NEBA-NEBA elkartera jo dezakezu, eta psikologoen eta abokatuekin hitzordua eskatu. Dohaineko zerbitzua da. Sestaoko Udalak dohainik eskaintzen die zerbitzu hori Sestaoko emakume guztiei.

    Kontaktua. 944 95 04 99:
    Helbidea: Txabarri 85, 48910 Sestao

  • Gainera, garrantzitsua da jakitea PREMIAZKO ALDI BATERAKO ETXEA ere izan dezakezula, zure segurtasuna bermatzeko.