Segurtasuna

 

Sestaoko Babes Zibileko Boluntarioen Elkartea beren lana modu altruista batean egiten duen pertsona taldea da. Beraiek egiten dituzten lanak batez ere prebentzio eta koordinazio lanak dira, hau da, hondamendia edota ezbehar publikorik ez emateko baliabide guztiak kudeatzea da. Hondamendiren bat ematekotan, medio eta baliabide guztiak koordinatu behar dira hau neutralizatzeko, horretarako beharrezko diren neurriak planifikatuz eta nahi gabeko gertaera hauek pertsona eta ondasunetan eragin ditzaketen kalteak ahalik eta txikiena izan dadin. Boluntario hauek hiritarren segurtasuna eta larrialdietarako arreta ematen duten profesionalei laguntzen diete haien parte hartzea beharrezkoa den egoera guztietan, bai istripu batean laguntza ematetik hasi eta gure udalerrian ospatzen diren ekitaldi jendetsuetan zaintza eta prebentzio lanetan parte hartzeraino.

Besteei laguntza emateko prest zeundeke?,
Talde bateko partaide izan nahi duzu?
Larrialdietan parte hartzen ikasi nahiko zenuke?
Bestea eta baita zeure burua ere babesten ikasi nahi duzu?
Hori eta askoz gehiago egin eta ikas dezakezu gurekin, ez izan zalantzarik. Orain edo inoiz ez, oso garrantzitsua da gure laguntza izatea edozein larrialdirako.
Horretarako, hona hemen gure telefono zenbakia: 944958500 edo sakelakoarena: 620117907 Helbidea: San Diego kalea 3, Beheko Solairua.