Sestaoko Merkataritza Bulego teknikoa

Oficina técnicaSestaoko Merkataritza Bulego Teknikoa Sestaoko Udalaren zerbitzu publiko eta doakoa da, Eusko Jaurlaritzaren Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa Sailak sustatzen duena.

Sestaoko hurbileko merkataritza udalerriaren bizitza eta garapen ekonomikorako balio erantzi oso garrantzitsua da, eta horregatik, udalerriko txikizkako merkataritza, ostalaritza eta hiri-zerbitzuen zerbitzura dagoen Merkataritza Bulego Teknikoak, euren eguneroko lanean, laguntza eman nahi die merkataritza dinamikoagoa eta konpetitiboagoa izan dezaten.

Besteak beste honako zerbitzu hauek eskaintzen ditu:
  • Diru-laguntzen Informazioa, difusioa, aholkularitza eta izapidean laguntza
  • Sektorearekin zerikusia duten ordenantza eta araudien gaineko informazioa
  • Jarduerarekin zerikusia duten kontsultak jaso eta konponbidea ematea
  • Sektorearentzako garrantzitsua den prestakuntza
  • Merkataritzaren Dinamizazioa: Merkatarien Elkarteari laguntza eman merkataritza dinamizatzeko eta saltokietan jarduerak planifikatzen laguntzea
  • Merkataritzarentzat instituzioek garatzen dituzten politikak zabaldu eta ezartzea
  • Entitate eta elkarteei laguntza eman eta haiekin kooperatu tokiko merkataritza bultzatzeko

 

Harremanetarako

Helbidea: Txabarri kalea, 20 (Behargintza Zentroa)
Telefonoa: 944 721 726
Facebook-a: @Oficinadecomerciosestaodendak / https://www.facebook.com/Oficinadecomerciosestaodendak
Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara.