Kultura

 

Kultura, Hezkuntza eta Euskara Sailak mailegu-materialen (aulkiak, mahaiak…) eta Udal Musika Eskolako eta Udal Liburutegiko areto nagusien udal-lagapenak kudeatzen ditu.

Hori guztia eskatzeko, nahikoa izango da Udal Erregistro Orokorrean eskabidea erregistratzea eta Kultura, Hezkuntza eta Euskara Sailak erantzungo du.

Kultura Sailari atxikitako lokal publikoen erabilera lagatzeko arauak (PDF 145KB) 

Udal - espazioak lagatzeko baldintzak

  • Eskabidea Udaleko Erregistro Orokorrean.
  • Erreserba egin nahi den datarekiko 15 egun lehenago eskatzea.
  • Eskatzailea Sestaon erroldatua.
  • Eskaerak honakoak izango ditu: eskatzailearen datuak eta, hala badagokio, ordezkatzen duen elkartearen datuak, lokalen helburua, jarduera egiteko ordutegia.
  • Erabiltzen ari den bitartean lokalean izandako kalte-galeren erantzukizuna eskatzaileak izango du.