Ingurumena

 

Iraunkortasuna eta agenda 2030

Garapen iraunkorrak egungo beharrak asetzen ditu, ondorengo belaunaldien beharrak asetzeko gaitasuna arriskuan jarri gabe, eta ingurumena, ekonomia eta gizartea kontuan hartuz. Hau da, hiru esferen arteko oreka bilatzen du, benetako iraunkortasuna bermatzeko. Garapen iraunkorra lortzen da lurra, ura, biodibertsitatea eta beste hainbat baliabide ingurumena andeatu gabe kontserbatzen direnean, bideragarritasun ekonomikoa eta soziala bermatuz.

Urte askotan zehar, aberastasun ekonomikoa lortzeko ahalegina egin da, naturaren eta gizarte-ongizatearen kaltetan. Horren ondorioz, baliabide natural mugatuak asko murriztu dira, ekosistema eta habitat asko hondatuak izan dira, milioika tona hondakin sortu dira eta Lurraren leku askotan pobrezia areagotu egin da. Horrek guztiak, gure bizimoduarekin batera, berotze globala eta krisi klimatikoa eragin du.
 
Hori dela eta, Agenda 2030 sortu zen 2015ean, NBE-ren eskutik. Dokumentu honetan, Garapen Iraunkorrerako 17 Helburu (GIH) aurkezten dira, 2030. urterako lortu beharrekoak, eta 5 ataletan banatu daitezke: Planeta, Pertsonak, Oparotasuna, Bakea eta Elkartasuna.
 
Informazio gehiago hemen.

Tokiko iraunkortasuna - Tokiko Agenda 2030

Herri iraunkorra izateko, hiru atalen helburuak errespetatu eta lortu behar dira: ingurumen arloa, arlo ekonomikoa eta gizarte arloa.

Herriko Garapen Iraunkorra lortzeko, hainbat tresna ditugu, non herritarren parte-hartzea ezinbestekoa den:

  • Tokiko Agenda 21: udalerriko garapen plan bat da, garapen iraunkorragoa lortzeko XXI. mendean, ingurumena eta herritarren bizi kalitatea hobetzeko. Udalak du plan hau aurrera eramateko ardura; izan ere, hau da herritarrengatik hurbilen dagoen instituzioa, eta eskumen handiena duena udalerri iraunkorragoa lortzeko politikarako ekintzen planifikazioan eta exekuzioan. Azken urteetan, Agenda 2030 eta ODS-ak argitaratu ostean, Tokiko Agenda 21 berritu egin da, Iraunkortasun estrategia globalarekin bat egiteko. Horren ondorioz, Tokiko Agenda 21 Tokiko Agenda 2030erako trantsizioan dago.
  • Tokiko Agenda 2030: Agenda 21 bezala, udalerri esparruan garapen iraunkorra lortzeko tresna da. Hala, udaleko helburu iraunkorrek Munduko Agenda 2030-en helburuekin bat egin behar dute, nahiz eta tokiko ezaugarrietara moldatu ahal diren, betiere adierazleak partekatuz jarraipena egin ahal izateko. Hauxe da Sestaon 2019az geroztik jarraitzen ari garen estrategia. Nabarmendu behar da zeharkako tresnak direla, eta udaleko hainbat arloren parte-hartzea eta laguntza eskatzen duela; izan ere, iraunkortasuna modu integralean lantzen da. Herritarren parte-hartzea ere atal gakoa da, herritarren iritziak, interesak eta kezkak ezagutzeko. Hori dela eta, hainbat foro eta inkesta egiten dira prozesuan zehar.

Tokiko Iraunkortasun Prozesua Sestaon

2005ean Sestaoko Udalak Aalbog-eko gutuna sinatu zuen Iraunkortasuna udalaren kudeaketan txertatzeko konpromisoa hartuz. Urte horretan zehar, udal diagnostikoa landu zen eta herritarren parte hartzea bermatzeko hainbat foro burutu ziren. Ondorioz, 2006ko azaroan, I. Tokiko Iraunkortasunerako Ekintza Plana argitaratu zen, Agenda 21-en testuinguruaren barnean, eta Udalsarea 2030-era (lehen Udalsarea 21 zena) batu zen, Udalerri Iraunkorren Euskal Sarera.

Egun, II. Tokiko Iraunkortasunerako Ekintza Plana (TEP) garatzen ari gara, oraingo honetan Agenda 2030 testuinguruaren barnean. Izan ere, 2006an argitaratutako plana zaharkitua dago eta horregatik 2019. urtean zehar plan horren ebaluazioa eta plan berriaren garapena egiten ari gara.

Faseak:

  • 1. Diagnostikoa: Udalerriaren azterketa teknikoa egiten da, non Sestaok dituen gabeziak aztertzen diren, ingurumen arloan, gizarte arloan eta arlo ekonomikoan. Horretarako, herritarren iritzia garrantzi handikoa da, eta aurten inkesta bat dela medio burutu dugu pausu hau. Fase honetatik sortzen den dokumentua tokiko politikoek onetsi behar dute, eta hurrengo faseetarako oinarria izango da.
  • 2. Ekintza Plana: fase honetan, diagnostikoan aurkitutako gabeziak zuzentzeko beharrezkoak diren ekintzak proposatzen dira. Foro berriak egiten dira, herritar guztioi zuzenduta, haiek proposatu eta zehaztu dezaten ekintzak udalerria hobetzeko. Era berean, udalean, arlo guztietako teknikariak biltzen dira, haien ikuspuntua emateko eta arazo eta proposamenen gainean lan egiteko. Horretarako, diagnostikoa eta herritarren proposamenak hartzen dituzten oinarri. Haien iritzia ere garrantzitsua da, ezagutza eta udalerrian egunero egiten duten lanaren eskarmentua dakartelako. Ondoren, politikoek onesten dute plana, eta argitaratu egiten da, interesdun guztiontzat eskuragarri egon dadin.
  • 3. Planaren jarraipena: fase honetan, egiaztatu egiten da Ekintza Planean proposatutako ekintzak aurrera eramaten ari direla. Horretarako, hainbat adierazle ezartzen dira denboran zehar izandako hobekuntzak neurtu ahal izateko.

Eskola agenda 21

Agenda 21-en eta Agenda 2030-en prozesua hainbat mailatan burutzen da, eta horietako bat da eskola-esparrua. Eskolako Agenda 21-en programa Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak eta Hezkuntza Sailak babesten dute. Urtero, iraunkortasunarekin eta ingurumenarekin loturiko gai berri bat jorratzen dute; besteak beste, biodibertsitatea, klima aldaketa, birziklatzea eta ekonomia zirkularra. Seston hiru ikastetxe dira izena eman eta konpromisua hartu dutenak:

  • Begoñako Andra Mari
  • Amor Midericordioso
  • Saturnino de la Peña Institutua

Ikasturte bakoitzaren amaieran, Udal Foroa egiten da. Foro horretan, hainbat ikasle elkartzen dira alkatearekin, haien ikastetxearen ordezkari gisa, azken urtean landu dituzten gaien berri emateko. Era berean, hurrengo ikasturterako konpromisoak hartzen dituzte, eta udalerria hobetzeko hainbat iradokizun egiten dituzte.

Berriak:

  • Egun, Iraunkortasunerako II. Tokiko Ekintza Plana (TEP) garatzen ari gara, eta une honetan diagnostikoa egiten ari gara. Herritaren parte hartzea inkesta baten bidez egin da aurten, zabalik egon dena Sestaoko Udalaren web orrian.
  • Informazio gehiago nahi baduzu, idatzi helbide elektroniko honetara: agendalocal21@sestao.eus