Ingurumena

 

Sestao ingurumenarekiko konpromisoa zaintzen duen herria da, eta horregatik jartzen ditu herritarren eskura hainbat eta hainbat edukiontzi, gure etxeetan sortzen diren hondakinak behar bezala birziklatu ahal izateko.

Etxeetan erabilitako olioaren bilketa

Etxeko olioa laranja-koloreko edukiontzietan utzi behar da. Etxean daukagun ontzi, botila edo antzeko beste ontzi batean sartu behar da olioa. Garrantzitsua da ontzia plastikozkoa izatea, edukiontzira botatzean apurtu ez dadin. Eta ondo itxita sartzea ere, olioa irten ez dadin. Ibilgailuetako olioa ez da sartu behar horra, Garbigunen jasotzen baita.

Dokumentu honetan edukiontzien kokapena ikusi (PDF 387KB)

Beiraren bilketa

Biltontzi berdeak dira beira jasotzeko erabiltzen direnak. Kristalezko ontziak eta botilak sar daitezke, baina beti tapoirik gabe. Bertara ez dira bota behar basoak, kopak, ispiluak, zeramikak, portzelanak, bonbilak, fluoreszenteak, leihoak, ibilgailuetako beirak ez platerak.

Ontzien bilketa

Ontziak biltzeko edukiontzia horia da, eta bertan latak, plastikozko ontziak eta tetrabrikak bota daitezke.

Paper eta kartoi bilketa

Papera eta kartoia edukiontzi urdinetan bilduko da, eta udalerri osoan zehar daude jarrita.

Altzarien bilketa

Astelehenetik ostiralera egiten da, jaiegunetan izan ezik. Aurretiaz deitu behar da 90 700 123 dohaineko telefono zenbakira. Bolumen handia dutenak kalean utzi behar dira, ahal dela kale-izkinetan.

Etxeko gauzen bilketa

Edukiontziak zuriak dira, eta horietan berrerabili daitezkeen gauzak utz daitezke, hala nola jostailuak, arropa, oinetakoak, informatika-aparatuak, liburuak eta bisuteria. Artikulu horiek berriz aztertu eta berreskuratutakoan, Koopera Sare Sozialaren dendetan jartzen dira salgai.

Edukiontzi hauek jarrita dauden tokiak:

  • Hiru Kontzejuen Plaza
  • Bide Nagusia Kalea (Begoñako Andra Mari ikastetxearen parean)
  • Bide Nagusia Kalea, 56 (Kuetoko anbulatorio parean)
  • San Pedro Plazan (Begoñako Andra Mari ikastetxearen atzeko aldean)
  • San Diego eta Triano arteko gurutzean.
  • Félix María Samaniego (Gizarte Segurantza)

Pilen birziklaketa

Edukiontzi txikiak daude lankidetzan aritzen diren zenbait dendatan. Horietan sartu daitezke agortutako pilak, normalak zein botoi itxurakoak ere.

Hona hemen jarrita dauden tokiak:

Ferretería Víctor, Foto Antonio, Foto Castillo, Foto Imagen y Video, Óptica Goio, Óptica Gran Vía, Óptica Sestao, Joyería River, Gestión Inmobiliaria Sestao, Foto Impacto, Foto Javier de Paz, Electrodomésticos Castro, Óptica Elias, BBKren Jubilatuen Etxea, Cespa S.A., Oficinas de Sestao Berriren Bulegoak, Markonzagako Anbulatorioa, Kuetoko Anbulatorioa, Centro Gaes.