Ingurumena

Sestaok, Portugaletek eta Santurtzik gonbita luzatzen dizuete Climathon SPSn parte hartzeko. Klimaren inguruko ideiei buruz hausnartzeko eta horiek garatzeko programa da.

Hurrengo asteetan online lanean arituko gara, batetik, ideiak garatu eta, bestetik, honako erronkari erantzuteko:

Nola murritz ditzakegu CO2-ren igorpenak erdira hemendik 2030 urtera?

Aukerak:

  • Ikaslea, ekintzailea ala profesionala bazara edo udalerriko elkarteren batean bazaude.
  • Gure hirian klimaren aldaketaren eraginak kezkatzen badizu.
  • Jendea ezagutu eta hausnarketa-prozesuan nahiz ideia berriztatzaileak sortzeko prozesuan parte hartu nahi baduzu…

Proiektu hau zuretzat da!

Zure ideiak irabazten badu, Sestao, Portugalete eta Santurtziko Udalek aholkuak emango dizkizute, bere egiazko ahalmena balioetsi eta abiarazte-plana zehazteko.

Plazak mugatuak dira, ez pentsatu gehiago eta eman izena.

Argibide gehiagorako eta gehienez azaroaren 25era arte izena emateko: https://climathonsps.com