Gizarte Ekintza

 

Zertan datza?

Gizarte-ekintzaren arloan jarduerak eta programak egiteko diru-laguntzak emanez, irabazi-asmorik gabeko ekimenekin lankidetzan jardun nahi da, betiere arloan Sestaoko Udalaren esku-hartzea osatu edota ordezkatzen badute.

  • Sestaoko Udalak urtero diru-laguntzen deialdia egiten du eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren oinarri batzuek arautzen dituzte. Iragarkia Bizkaiko Lurralde Historikoko egunkarietan argitaratuz deialdiari publizitatea ematen zaio.

Nork eska dezake?

Urteko deialdiaren oinarrietan erakunde eskatzaileek eta jarduerek nahiz programek diru-laguntza izateko bete behar dituzten baldintzak azaltzen dira.

  • Orokorrean, diru-laguntzen onuradunak irabazi-asmorik gabeko pertsona juridiko publiko edo pribatuak izan daitezke, oinarrietan adierazten diren jarduerak eta programak egiten badituzte.

Nola eskuratu?

Urteko deialdiaren oinarrietan diru-laguntza lortzeko aurkeztu behar den dokumentazioa eta epea xedatzen dira.

Non lortzen da informazioa?

Gizarte Ekintza, Hirugarren Adin eta Emakumearen Sailean.

Araudia