Gizarte Ekintza

 

Zer da?

Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta hilero jasotzen den prestazio ekonomikoa da, oinarrizko gastuei edo gizarteratze prozesuaren ondoriozko gastuei aurre egiteko behar besteko diru-sarrerarik ez duen bizikidetza-unitatea osatzen duten pertsonei zuzendua.

Diru Sarrerak Bermatzeko Errentak bi modalitate ditu: Batetik, Gizarteratzeko eta Gizarte-Babeserako Oinarrizko Errenta (Lan-errentetatik datorren baliabide ekonomiko propiorik ez duten pertsona eta bizikide¬tza-unitateentzat, baldin eta hilero dituzten diru-sarrerak gizarteratzeko eta gizarte-babe¬serako oinarrizko errentara iristen ez badira ), eta bestetik, Laneko Diru-sarrerak Osatzeko Errenta (bizikidetza-unitatearen diru-sarrera maila osatzeko, laneko errentarik izan arren, hileroko irabaziak gizarteratzeko eta gizarte-babeserako oinarrizko erren¬taren azpitik geratzen zaizkien pertsonentzat izango da).

Errenta hori ematea eragin zuten arra¬zoiek bere horretan dirauten bitartean eta lege honetan jasotzen diren betebeharrak betetzen diren bitartean jaso ahal izango da prestazio hau.  Bi urterako emango da, eta bi urterik behin berritu ahalko da, baldin eta arrazoi horiek bere horretan badiraute eta prestazioa eskuratzeko baldintzak  betetzen jarraitzen bada.

Prestazio honen zenbatekoa ezberdina izango da, bizikidetza-unitatea osatzen duten kideen eta horien guztien artean dituzten diru-sarreren araberakoa izango da.

Horrela, 2012 urtean ezarritako gehienezko kopuruak honako hauek dira:

Bizikidetza-unitateko kideen kopurua Izaera orokorreko bizikidetza-unitateak Pentsioen jasotzaileak diren bizikidetza-unitateak
Bat 612,41 € 695,92 €
Bi 786,39 € 869,90 €
Hiru edo gehiago 869,90 € 939,50 €

Nork eska dezake?

Orokorrean, eta jarraian adierazten diren betekizunetako bat betetzetik salbuesten duen inguruabar bereziren bat egon ezean, Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta eskabidearen titular izateko, pertsona interesatuak honako betekizun hauek bete behar ditu:

  • Bizikidetza-unitatea osatzea, Diru Sarrera Bermatzeko Errentaren eska¬bidea aurkeztu baino urtebete lehenagotik gutxienez
  • Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan erroldatuta egotea eta benetan bizitzea Diru Sarrera Bermatzeko Errentaren eska¬bidea aurkeztu baino urtebete lehenagotik gutxienez.
  • Erroldatuta egotea eskatzen den gutxieneko urte beteko epea bete bai, baina ez bada iristen erroldatuta egoteko hiru urteko epera, dagokion lan-bizitza agiri bidez egiaztatu beharko da gutxienez ere bost urtean lan ordaindua egin dela, pentsio publiko bat jasotzen dutenek edo tratu txarren biktima izan direnek izan ezik.
  • Erroldatuta egoteko gutxieneko epe hori bete ezean, eskatzaileak Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan erroldatuta egona eta bertan benetan bizia izan beharko du bost urtez, etenik gabe, Diru Sarrerak bermatzeko Errentaren eskabidea aurkeztu aurreko hamar urteen barruan.
  • Nahiko baliabiderik ez izate.
  • 23 urtetik gora izatea
  • Etengabe ez jasotzea funts publikoekin finantzatu¬tako egoitza-zerbitzu, gizarte-zerbitzu, osasun-zerbitzu edo zerbitzu sozio-sanitarioko prestaziorik.
  • Espetxean ez egotea
  • Laneko diru-sarrerak izanez gero, ez egotea lanaldi laburtuan.
  • Legokiokeen eskubide edo prestazio ekonomiko oro baliatzea.
  • Gizarteratzeko Hitzarmena sinatuta izatea, edo sinatzeko aurre-akordioa

Nola eskuratu?

Sestaon erroldatuta dauden pertsonentzat, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentarako eskabidea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak Sestaoko udalerrian duen bulegoan egingo da.

Interesa duen pertsonak aurretiaz dagokion hitzordua eskatu beharko du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bulegoetan.

Nola lortu informazioa?

Sestaoko udalerriko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bulegoetan.

Araudia

Eusko Legebiltzarraren Legea, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko18/2008 Legea, 2008ko abenduaren 31ko 250. zk. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua.

147/2010 Dekretua, maiatzaren 25ekoa, Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentari buruzkoa, 2010eko ekainaren 17ko 114. zk. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua.

Eusko Legebiltzarraren Legea, 4/2011 Legea, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Legea aldatzen duena, 2011ko abenduaren 12ko 233. zk. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua.