Gizarte Ekintza

 

Zer da?

Etxebizitza Gastuetarako Prestazio Osagarria hilero jasotzen den prestazio ekonomikoa da, Diru Sarrera Bermatzeko Errentaren pertsona titularren etxebizitza edo ohiko bizitokiaren alokairu gastuei aurre egiteko.

Prestazio hau ematen jarraituko da, hura onartzeko arrazoiek badiraute, prestazioa titularrentzako aurreikusitako baldintzak betetzen badira eta Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren titular izaten jarraitzen bada, prestazio horri loturik gelditzen delarik, eta harekin batera bi urtez behin berrituko delarik. 

Prestazioaren zenbatekoa ez da inoiz izango etxebizitzaren edo ohiko bizitokiaren benetako alokairu gastuak baino handiago izango, eta 2012 urterako kopuru hori gehienez ere 250 eurokoa izango da hilean.

Nork eska dezake?

Orokorrean, eta jarraian adierazten diren betekizunetako bat betetzetik salbuesten duen inguruabar bereziren bat egon ezean, Etxebizitza Gastuetarako Prestazio Osagarriaren eskabidearen titular izateko, pertsona interesatuak honako betekizun hauek bete behar ditu:

  • Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren titular izatea.
  • Etxebizitzaren edo ohiko bizitokiaren aldiroko alokairu gastuei aurre egin beharra izatea, etxebizitza ez delarik izango inolako babes publikoko etxebizitza motakoa.
  • Etxebide zerbitzuan inskribatua egotea edo alokairuko etxebizitzaren eskabidea eginda izatea.
  • Titularrarekin hirugarren mailarainoko odol-ahaidetasunik ezkon-ahaidetasunagatik ez izatea pertsona eskatzailearen bizikidetasun-unitatea osatzen dutenen eta etxebizitza alokatu duen pertsonaren bizikidetza-unitateko kide den edozein pertsonen artean.
  • Jabetzan edo usufruktuan etxebizitzarik ez izatea.

Nola eskuratu?

Sestaon erroldatuta dauden pertsonentzat, Etxebizitza Gastuetarako Prestazio Osagarriaren eskabidea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak Sestaoko udalerrian duen bulegoan egingo da.

Interesa duen pertsonak aurretiaz dagokion hitzordua eskatu beharko du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bulegoetan.

Nola lortu informazioa?

Sestaoko udalerriko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bulegoetan.

Araudia

Eusko Legebiltzarraren Legea, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko18/2008 Legea, 2008ko abenduaren 31ko 250. zk. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua.

2/2010 Dekretua, urtarrilaren 12koa, Etxebizitza¬ko Gastuetarako Prestazio Osagarriari buruzkoa, 2010eko urtarrilaren 19ko 11 zk. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua.

Eusko Legebiltzarraren Legea, 4/2011 Legea, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Legea aldatzen duena, 2011ko abenduaren 12ko 233. zk. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua.