Gizarte Ekintza

 

Zertan datza?

65 urtetik gorako pertsonen aldeko hileko prestazio ekonomikoa da. Halaber, gutxienez % 65eko minusbaliotasuna dutenek jaso dezakete. Bi kasuetan biziko oinarrizko beharrei aurre egiteko ez dute diru-sarrerarik izango.

Nork lor dezake?

Oro har, pentsio hauek arautzen dituen araudian xedatutako salbuespenetan izan ezik, pertsona interesatuek honako baldintzak bete behar dituzte:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean edozein udalerritan erroldatua egotea.
  • Biziko oinarriko beharrei aurre egiteko norberak edo elikagaiak eman behar dizkioten senitartekoek diru-sarrerarik ez izatea, araudiak xedatutakoari jarraiki.
  • Erretiroarengatik pentsioa jasotzeko 65 urte beteak izatea eta baliaezintasunarengatik pentsioaren kasuan gutxienez % 65eko minusbaliotasuna eta 18 urtetik gora izatea.

Nola lortzen da?

Pentsioaren eskabidea Sestaoko Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek kudeatzeko, pertsona interesatuak udalerrian erroldatua egon behar du.

Pertsona interesatuek aldez aurretik gizarte-langilearekin elkarrizketa bat izan beharko dute eta Sestaoko Udaleko Erregistro Orokorrean eskabidea aurkeztu beharko dute, zehaztutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko gainerako dokumentazioarekin batera.

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek kasuaren txostena egingo dute eta espedientea Bizkaiko Foru Aldundiari bidaliko diote, eskatutakoari buruz ebatz dezan.

Halaber, eskabideak zuzenean Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailaren bulegoetan aurkez daitezke.

Non lortzen da informazioa?

Edozein Oinarrizko Gizarte Unitateko bulegoetan.

Araudia