Gizarte Ekintza

 

Zertan datza?

Sestaoko Udalak udalerrian erroldatutako ikasleei ematen dizkien laguntza ekonomikoak dira, Sestaoko ikastetxeetan derrigorrezko hezkuntza arautuan eskolatuak badaude.

Udalak esku hartzearen helburua, eskolatzea bultzatzeaz gain, eskola-jangeletara joateko kostuak estaltzea da, xede horrez Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ematen dituen laguntzekin estaltzen ez badira. Gainera, familiei liburuak eta eskola-materiala erosteko baliabide ekonomikoak aurreratzen dizkiete.

  • Bi kasuetan, Udalak ematen dituen laguntzen familia onuradunek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren aurrean laguntza-eskabidea izapidetu behar dute eta Sailak zuzenean Udalari ordaintzen dio.

Nork lor dezake?

  • Sestaoko udalerrian erroldatutako adin txikikoek, Sestaoko ikastetxeetan derrigorrezko hezkuntza arautuan eskolatuak badaude eta beren familia-unitatean hileko diru-sarrerek 240 eurotan baino gehiagotan diru-sarreren berme-errenta gainditzen ez badute. Zenbatekoa zehazteko, familia-unitatearen kideei erreparatu behar zaie. Halaber, bitartekorik ez dutenei dagokie.

Nola lortzen da?

Ikasturte bakoitzaren hasieran Udalak laguntzak emateko deialdia egingo du eta udalerriko ikastetxeei bidaliko die ikasleen artean zabaltzeko. Deialdi horretan onuradunak izateko baldintzak eta eskatzeko epeak zehaztuko dira.

Non lortzen da informazioa?

Gizarte Ekintza, Hirugarren Adin eta Emakumearen Sailean