Gizarte Ekintza

 

Zer dira?

Gizarte-larrialdietarako laguntzak aldian-aldian emango ez diren prestazio ekonomikoak dira, eta haien hartzaileak hauek izango dira: gizarte-bazterkeriaren egoerak prebenitzeko, saihesteko edo leuntzeko beharrezko diren gastu espezifikoei –ohiko¬ak zein apartekoak– aurre egiteko behar beste baliabi¬de ez duten pertsonak.

Laguntza hauek honako gastu hauei aurre egiteko ematen dira:

  • Ohiko etxebizitzaren gastu orokorrak
  • Gizarte-larrialdian egon aurretik ohiko etxebizitza erostearen ondorioz hartutako kredituen in¬teresek eta amortizazioak eragindako gastuak. 
  • Ohiko etxebizitzari dagozkion energia, ura, ondasun higiezinen gaineko zergari gastuak
  • Etxebizitzaren edo ohiko bizitokiaren bizigarri¬tasunerako eta oinarrizko ekipamendurako beharrezko gastuak.
  • Oinarrizko beharrizanen gastuak
  • Aurretiko zorpetzeko gastuak, Lehenago aipatutako gastu-kontzepturen batean sor¬tuak.

Nork eska ditzake?

Orokorrean, eta jarraian adierazten diren betekizunetako bat betetzetik salbuesten duen inguruabar bereziren bat egon ezean, Gizarte Larrialdietarako Laguntzen onuradun izateko, pertsona interesatuak honako betekizun hauek bete behar ditu:

Laguntza eskatzen den udalerrian erroldatuta egotea eta bertan benetan bizitzea, eta Euskal Auto-nomia Erkidegoko edozein udalerritan benetan bizi¬tzea, eskabidea aurkeztu baino sei hilabete lehenago¬tik gutxienez..

Gutxienez eskabidea aurkeztu baino urtebete lehenago sortutako bizikidetza-unitatea izatea

Etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarriaren jasotzaileak ez izatea, (salbu eta oinarrizko gastuak ordaintzeko eskatzen badira).

  • 18 urte beteta edukitzea.
  • Araudian jasotakoaren arabera, aurrerago adierazitako gastu espezifikoei aurre egiteko behar beste baliabide ez izatea,
  • Ez izatea 8.000 eurotik gorako balioa duen ondarerik.
  • Gizarte-larrialdietarako laguntzak alokairu-gastuei aurre egiteko erabiltzen direnean, Etxebide zerbitzuan etxebizitza-eskatzaile bezala izena emanda egotea edo izena ematea eskatu izana.
  • Inolako ahaidetasun-harremanik ez egotea odol¬kidetasun edo ahaidetasunezko hirugarren mailarai¬no eskatzailearen bizikidetza-unitatea osatzen duen edozein kideren eta etxebizitzaren errentatzailearen edo haren familia-unitateko edozein kideren artean, gizarte-larrialdietarako laguntzak ohiko etxebizitzaren alokairu-gastuak or¬daintzeko diren kasuetan.

Nola eskuratu?

Gizarte Larrialdietarako Laguntzen eskabideak Sestaoko Udalaren Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek kudeatzen dituzte, eta derrigorrezkoa da zerbitzu hauetan interesatuta dagoen pertsona Sestaon erroldatuta egotea.

Pertsona interesatuak elkarrizketa bat izan behar du Oinarrizko Gizarte Unitateko Gizarte Laguntzaile batekin. Elkarrizketa aurretiaz eskatu beharko da, bai telefonoz deituta edo zuzenean dagokion Oinarrizko Gizarte Unitatearen bulegoetan aurkeztuta.

Elkarrizketa horretan bete beharreko betekizunei buruzko informazioa emango da, eta Oinarrizko Gizarte Unitatearen bulegoetan eskabidea egitean aurkeztu beharrekoa den dokumentazioari buruzkoa. Eskabide bakoitzari buruzko ebazpena ematea Sestaoko Udalari dagokio.

Nola lortu informazioa?

Edozein Oinarrizko Gizarte Unitateko bulegoetan.

Araudia

  • Eusko Legebiltzarraren Legea, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko18/2008 Legea, 2008ko abenduaren 31ko 250. zk. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua.
  • 4/2011 Dekretua, urtarrilaren 18koa, Gizarte La¬rrialdietarako Laguntzei buruzkoa, 2011ko otsailaren 9ko 27. zk. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua.
  • AGINDUA, 2011ko abenduaren 28koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena; honen bidez, Gizarte Larrialdietarako Laguntzetako gastu espezifiko bakoitzeko 2012. urtean gehienez eman daitezkeen diru-kopuruak finkatzen dira, 2011ko azaroaren 29ko 246. zk. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua.