Gizarte Ekintza

 

Zertan datza?

Prestazioa 12 hilabeteko eperako emango den hileroko laguntza ekonomikoa da. Bere xedea oinarrizko premien gastuak, edo gizarteratzeko edo laneratzeko prozedura bateko gastuak ordaintzea da eta hartzaileak gastu horiek ordaintzeko baliabide nahikorik ez dituzten bizikidetzako unitate bateko pertsonak dira.

Norentzat da?

Orokorrean, laguntza hauek arautzen dituen arautegiak zehazten dituen salbuespenak salbu, interesdunak honako baldintzak bete beharko dituzte:

  • Hamazortzi (18) urte beteta izatea.
  • Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzeko eskubiderik ez izatea eskatzen den gutxieneko adina ez izategatik.
  • Gutxienez eskabidea aurkeztu baino urtebete lehenago sortutako bizikidetza-unitatea independientea izatea.
  • Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerri batean erroldatuta egotea eta hartan benetan bizitzea, eskabidea aurkeztu aurreko 30 hilabeteetan, gutxienez.
  • Biziraupeneko oinarrizko gastuak ordaintzeko baliabide nahikorik ez izatea.
  • Laguntzeko/esku-hartzeko plan indibidual bat sinatuta edukitzea eta plan horren alderdi guztiak betetzea.
  • Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta edo beste laguntza batzuk, iraungirik edo kenduta ez izatea, osorik edo zati batean, baldintzak ez betetzeagatik edo arauak hausteagatik.
  • Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan inskribatuta egon.

Bizikidetza-unitate bakoitzari aplikatu dakiokeen prestazioaren hileko zenbatekoa kalkulatzeko, honako bi alderdi hauen arteko diferentzia zehaztu behar da: batetik, eskatzailearena bezalako bizikidetza-unitate baterako ezarritako Gizarte Inklusiorako Laguntza Bereziaren gehieneneko zenbatekoa eta, bestetik, unitate horretan dauden baliabideak.

Aurrekoaren ondorioetarako, Gizarte Inklusiorako Laguntza Bereziaren gehieneko zenbatekoa, Bizkaian, Gizarteratzeko eta Gizarte-babeserako Oinarrizko Errentarako aurrez ikusitako zenbatekoaren %50 izango da. Edozelan ere, bizikidetza-unitatearen tamaina aintzat hartuko da.

Nola eskuratzen da?

Sestaoko Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek Gizarte Larrialdietarako Laguntzak izapidetzeko interesdunak udalerri honetan, bertan, erroldatuta egon beharko da.

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako langile batekin elkarrizketa bat izan beharko du. Hitzordua aurretik eskatu beharko da , telefonoz edo dagokion Oinarrizko Gizarte Unitatean bertan. Elkarrizketa honetan bete behar diren baldintzei buruzko informazioa ematen da, baita dagokion Oinarrizko Gizarte Unitatean izapidetuko den eskariarekin batera aurkeztu behar den dokumentazioari buruzko informazioa ere. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek eskaerak jaso, espedienteak sortuko dituzte eta proposamenak Bizkaiko Foru Aldundiari helaraziko dizkiete ebazpenak Bizkaiko Foru Aldundian har ditzaten.

Non lortu daiteke informazioa

Oinarrizko Gizarte Unitateko edozein bulegotan.

Arautegi erregulatzailea

2011ko martxoaren 30ean Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, 62 alean, argitaratutako martxoaren 22ko 60/2011 Dekretua, gizarteratzeko laguntza berezia arautzen duena.

2011ko abenduaren 21ean Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, 241 alean, argitaratutako abenduaren 13ko Bizkaiko Foru Aldundiko Foru Dekretua, 2011ko martxoaren 30ean Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, 62 alean, argitaratutako, martxoaren 22ko 60/2011 Dekretua, gizarteratzeko laguntza berezia arautzen duena aldatzen duena.