Gizarte Ekintza

 

Zertan datza?

Garapenerako kooperazio-proiektuak egiteko diru-laguntzak emanez, herrialde garatuenen eta garapen-bidean daudenen arteko muturreko desberdintasunak desagertzen lagundu nahi zaie irabazi-asmorik ez duten ekimenei. Gainera, herrialde gutxietsiei etengabe garapena lortzen lagundu nahi zaie.

  • Sestaoko Udalak urtero diru-laguntzen deialdia egiten du eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren oinarri batzuek arautzen dituzte. Iragarkia Bizkaiko Lurralde Historikoko egunkarietan argitaratuz deialdiari publizitatea ematen zaio.

Nork lor dezake?

  • Urteko deialdiaren oinarrietan erakunde eskatzaileek eta proiektuek diru-laguntza izateko bete behar dituzten baldintzak azaltzen dira.
  • Orokorrean, diru-laguntzen onuradunak irabazi-asmorik gabeko pertsona juridiko publiko edo pribatuak izan daitezke, oinarrietan adierazten diren proiektuak egiten badituzte.

Nola lortzen da?

Urteko deialdiaren oinarrietan diru-laguntza lortzeko aurkeztu behar den dokumentazioa eta epea xedatzen dira.

Non lortzen da informazioa?

Gizarte Ekintza, Hirugarren Adin eta Emakumearen Sailean.