Gizarte Ekintza

 

Albiz-Santiago Llanos Foru Egoitza

Albiz-Santiago Llanos Foru Egoitza
Zertan datza?

Albiz-Santiago Llanos egoitzan Sestaoko Udalak egoitza-harreraren zerbitzu publikoa eskaintzen die mendekotasunik ez duten pertsona adinduei. Helburua hirurogei urtetik gorako adinduentzat etxebizitza iraunkorra eta komuna izatea da, psikikoki eta fisikoki beren buruak zaintzeko gai badira, baina familia- edo gizarte-urritasunak badituzte. Hala, osasun eta ongizatearen arreta-eredu orokorraren bitartez autonomia pertsonala erraztu eta sustatzeko egoitza-zentroan sartzea eskatzen dute eta familiarekiko hautazko bizikidetasun-eremua eskaintzen zaie.

Argibide gehiago nahi izanez gero, hurbildu zentrora.

BBK fundazioko erretiratuen elkartea

BBK fundazioko erretiratuen elkartea
Zertan datza?

55 urtetik gorako pertsonentzat da; horiek beren lan-zikloa jada bete dute edo betetzeke daude eta modu osasuntsuan eta aktiboan zahartu nahi dute. Atsedena eta gozamena konbinatzen dituen bizi aktiborako laguntza eskaini nahi da. Garapen eta adierazpen pertsonala eta gizarte-rol parte-hartzailea sustatzen dira. Ildo horri jarraiki, pertsonen autonomia-maila eta gizartearekin konpromisoa bultzatzen dira.

Jarduera gehienak zentroan bertan garatu eta kudeatzen dira; animatzaile soziokulturalak eta monitoreak izaten dituzte eta elkarteen bizian parte hartzen duten pertsona guztien eskeak bideratzeko orduan adituak izaten dira. Halaber, elkarteek instalazioetatik kanpo garatzen diren jarduerak antolatzen dituzte eta horietan edozein pertsona interesatuk edo egoitza zentroetatik urrun dutenek parte har dezake. Jarduerak 55 urtetik gorako pertsona guztien kezkak erantzuten saiatzen dira, besteak beste, honako arloetan: ezagutzak eta abileziak lortzea. Beharrezkoak diren lokal eta material bereziak eskura jartzen dira.

Gainera, BBKn pentsioa helbideratua dutenei, 55 txartelaren titularrak badira, doakoak ez diren jardueretan deskontu garrantzitsuak egiten zaizkie.

Argibide gehiago nahi izanez gero, hurbildu zentrora.