Garapenerako lankidetza

 

Arlo honetan Sestaoko herritarrak sentsibilizatze aldera, azken urteetan zenbait jarduera burutu izan dira herrian, milurtekoaren garapen helburuak betetzen laguntzeko konpromisoarekin.

Jaitsi dokumentua helburuekin (PDF, 3352 KB)

Arlo honetako jarduera nagusienetakoa izan da gobernuz kanpoko elkarteen azoka. Urtero antolatzen da helburu horrekin, Sestaoko Udalak garatzen laguntzen dituen proiektuak herritarren aurrean agertzeko eta baita ere herritarrei gune bat eskaintzeko, zenbait entitatek arlo honetan egiten dituzten jarduerak ezagutarazi eta lan hori Sestaoko herritarrei erakusteko.

Horrez gain, aldiro antolatzen dira bestelako jarduerak ere, hala nola hitzaldiak, mahai-inguruak, zineforumak, erakusketa, e.a.