Garapenerako lankidetza

 
Vacaciones en Paz

Sestaoko Udalak aspalditik laguntzen du SALAM ELKARTEAK sustatzen duen “Oporrak Bakean” proiektua. Honen bidez, saharar neska-mutikoak etortzen dira Sestaora, bertoko familien etxeetara, udako oporraldia pasatzera.
Vacaciones en PazProiektu honen bidez, Argelian kokatutako Tindoufeko errefuxiatuen eremuetatik etortzen dira gaztetxoak, eta Sestaoko harrera-familiekin pasatzen dute uda. Honen helburuetako bat da euren osasun egoera hobetzen laguntzea (mediku-azterketak eginez, elikadura egokia eskainiz, eta ingurune fisiko abegikorragoan biziz),eta era berean euren heldutasun pertsonal eta psikologikoan laguntzea.
Vacaciones en Paz

Gainera, 2012. urtean, Sestaoko Udalak lehenengoz lagundu du CHERNOBILEKO UMEAK elkartea, Ukrainatik datozen umeak hartzen dituzten Sestaoko familiei lagunduz.Proiektu honen bidez, 2012ko ekain, uztail eta abuztuan, Chernobileko istripu nuklearrak kaltetutako eremuan bizi diren ume eta gaztetxoak etorri izan dira Sestaora. Istripu hori 1986ko apirilaren 26an gertatu zen Ukrainako Chernobileko zentral nuklearrean 4. erreaktorearen leherketa gertatu zenean. Vacaciones en Paz Udako programa honen helburu nagusia da ingurune osasungarria eskaintzea istripuak kutsatutako eremuan bizi diren neska-mutilei.

Hauen osasun egoera hobetzea da bilatzen dena, izan ere eremu kutsatu horretatik kanpo egonaldi luzeak eginez, erradiazio-elementuez garbitu egiten dira beren gorputzak, sistema immunologia hobetuz eta defentsak sortuz. Hori gero oso lagungarri izango zaie euren jatorrizko herrietara itzultzean, gaixotasunei aurre egiteko.Vacaciones en Paz