Euskara

 

Ari, ari, ari! (Asteburuak euskaraz)

Familia giroan euskara erabiltzea, asteburuko irtenaldiak eginez. Beren seme-alabekin euskaraz hitz egiten hasi edo ohitura sendotu nahi duten gurasoentzat.

Bereziki euskalduntzen ari diren gurasoentzat, edo euskaldundu berrientzat, eta baita 3 urtetik 12ra arteko haien seme-alabentzako.

2012an aurreikusitako asteburuetako irteerak: Tertanga (Amurrio-Araba), Udala (Arrasate-Gipuzkoa), Morga (Bizkaia)

Irteeraren arabera, jarduera ezberdinak egingo dira: bisita gidatuak, jokoak, ginkana, abestiak, zenbait tailer…

Argibide gehiago:
Tel.: 94 472 90 24
Posta elek.: euskara@sestao.net  

Bertsotan!

Lehen Hezkuntzako azken zikloko gazteei zuzendua, bertsolaritzaren bidez haien artean euskararen erabilera sustatzeko helburuz.

  • Programa ikastetxeetan garatzen da.
  • Euskal Idazleak ikastetxeetan hitzaldiak ematen. Hitzaldi hauen helburua irakurzaletasuna sustatzea, baita ere ikasleen artean euskaraz idazten diren liburuak zabaltzea.

Berbalagun

Norberaren aisialdian euskararen erabilera sustatzea eta hobetzea du helburu programa honek, egoera bertsuan dauden eta euskaraz hitz egin nahi dutenen artean harremanetan jarriz. Euskara maila hobetzeko eta lagun berriak egiteko ezin hobea.

Era berean, zenbait jarduera, modulu, ikastaro eta tailer antolatzen dira: Eskulanak, dantza, mendi irteerak, hitzaldiak...

Udako ludoteka

Zenbait jolas jarduera, txikienek (3-8 urte artekoek) euskaraz parte hartzeko: eskulanak, mahai-jokoak, taldeko jokoak, abestiak, eraikuntza eta sukaldaritza tailerrak…

  • Uztailean zehar, 10:00etatik 14:00etara, gutxi gorabehera.

Herrigintza Programa

Haurrentzako eta gazteentzako modulua, munduko beste kultura batzuk ezagutzeko helburuz: bizimodua eta ohiturak, munduko beste toki batzuetako sukaldaritza, jolas jarduerak…

Euskal Jaia

Erabat finkatutako programa, XIV ekitaldia izango baita 2012koa.

Eskaintza erakargarri eta kalitatezko baten bidez, Sestaoarrei euskal ekoizpenak hurbiltzea du helburu nagusi, eta baita ere euskararen erabilera sustatzea.

Ospakizunei dagokienez, Ezkerraldean aitzindari izan den euskal ezkontzaz gain, kalitate handiko ekoizpenak eskaintzen dira (musika, dantza tradizionala eta garaikidea, antzerkia…) horrez gain, umeentzako tailerrak eta txotxongiloak , gazteentzako programak, Sestaoren historiarekin lotutako erakusketak, sukaldaritza lehiaketa (sukalki), herri kirolen erakustaldiak, bertsolariak, dantzak, nekazaritza- eta artisautza-azoka, e.a.

  • Irailaren azken astean eta urriaren lehen astean.

Albisteak