Enpleguari laguntzeko udal-zentroa da eta Sestaoko langabetuei nahiz enplegagarritasuna hobetu nahi duten pertsonei, ekintzaileei eta enpresei eskaintzen dio arreta. Lantalde profesionalaren bitartez, modu pertsonalizatuan informazioa, orientabidea, prestakuntza, aholkularitza eta lan-bitartekaritza eskura jartzen ditu.
Behargintzak honako zerbitzu hauek eskaintzen ditu:
Lan-orientabidea
Behargintzak aholkularitza eskaintzen die lana bilatu nahi duten herriko pertsona guztiei, edo lanbide arloan garatu nahi dutenei, honako eskaintza honen bitartez:
- Helburu profesionala definitzen.
- Lan-merkatuari buruz berri ematen.
- Curriculuma eta aurkezpen-gutuna egiten.
- Lan-merkatuan sartzeko bideak jakinarazten.
- Lan-merkatuan sartzeko ibilbide pertsonalizatua diseinatzen.
- Helburu profesionalarekin bat datozen prestakuntza-bitartekoen berri ematen.
Prestakuntza
Bere eginkizunen barruan, Behargintzak enplegurako prestakuntza eskaintzen du, inguruko enpresen eskariari erantzuteko erako prestakuntza emanez, batez ere honakoak:
- Ogibide bat ikasteko prestakuntza-ikastaroak, lan-zentroetan praktikak egiteko aukerarekin.
- Prestakuntza- eta enplegu-ekintzak; horietan ogibidearen ezagutza bereziak lortu ostean, programan eskaintze diren praktika-aldietan gauzatzen dira, lan-esperientzia jasoz.
Lan arloko bitartekaritza
Enpleguaren bila dabiltzan gure udalerriko pertsonen eta inguruneko enpresen artean bitartekaritza-ekintzak kudeatzen dira Behargintzaren bitartez.
Enplegu-eskaintzak udalerrian eta ingurune hurbilean kokatutako enpresekin zuzeneko harremana eginez sortzen dira. Helburua lan-merkatuaren beharrak betetzea da.
Gainera, Behargintzatik enplegu-proiektu desberdinak diseinatu eta abian jartzen dira eta horiei esker udalerriko langabetuen kontratazioa sustatzen da. Udalaren beraren diru-laguntza jasotzen dute beste erakunde batzuekin lankidetzan.
Enpresa-sorkuntza
Behargintzak aholkularitza eskaintzen die Sestaon ezarri nahi duten enpresa sortzeko ideiaren bat duten pertsonei, honako hauek eskainiz:
- Negozio-ideia heltzeko eta bideragarritasun-plana egiteko orduan, laguntza pertsonalizatua.
- Lagununtzen eta diru-laguntzen berri ematea.
- Enpresa abian jartzeko orientabidea eta aholkularitza.
- Enpresa-kudeaketan prestakuntza.
- Ekintzaileen ikasgela
Enpresentzako Zerbitzuak
Atal honen barruan, Behargintzak honakoak eskaintzen ditu:
- Enpresetarako laguntzen eta diru-laguntzen berri ematea.
- Enpresa-kudeaketarekin, berrikuntza-proiektuekin, informazio- eta komunikazio-teknologiekin, kalitate-sistemekin, lan-arriskuen prebentzioarekin, hondakinen kudeaketarekin, datuak babestearekin eta abarrekin zerikusia duten gaiei buruz informazioa eskaintzea.
- Enpresentzako informazio-aldizkariak aldiro bidaltzea: Sestao Enpresen Espazioa Buletina
- Enpresa Sestaoko on-line enpresen gidan sartzea.
- Udalerriko enpresetako langile eta enpresaburuentzat prestakuntza eskaintzea.
- Analisia, azterlana eta ikerketa.
- Merkataritzari zerbitzu berezia. Merkataritzaren Dinamizazio Bulegoarekin lankidetzan jardutea.
- Sestaoko Merkatarien Elkartearekin lankidetzan jardun eta laguntzea.
- Gai interesgarriei buruz ikastaroak, jardunaldiak eta mintegiak antolatzea.
- Langileen beharrak betetzeko hautagai egokiak aukeratzea.
- Enpresan praktikak egiteko eta lanpostuak betetzeko prestatutako pertsonak eskuratzea.