Tokiko Enplegua sustatzeko 3R programa

Lanik gabe geratu zara Covid 19ak eragindako krisiaren ondorioz?

COVID-19ak eragindako krisiaren ondorioz lanik gabe geratu diren Sestaoko pertsonak berriro lan-merkatuan sartzeko ekintzak.

Enplegua lortzeko benetako aukerak sortzea bilatzen duen laguntza pertsonalizatuko programa:

  • Lanean berrorientatzea: Informazioa ematea, egoera indibidualaren diagnostikoa egitea, aholkularitza eskaintzea, motibazioa sustatzea eta pertsonei laguntza ematea laneratzeko prozesuan.
  • Beste lan bat ematea: parte-hartzaileei laguntza emango zaie lan-merkatuan sartzeko, enpresekin topaketak eginez eta eskaintzak aurkitzeko planak garatuz
  • Lanean birgaitzea: 30 orduko gaitasun digitalen prestakuntza.

Beren profilak horrela eskatzen duen parte-hartzaileentzat.

IZENA EMATEKO EPEA: 2020/11/20tik 2021/01/31ra, edo plazak agortu arte.

Ekintzak 2020/11/20tik 2021/03/31ra bitartean burutuko dira.

130 plaza.

Parte hartzeko baldintzak: 2020/03/14tik aurrera langabezian geratu diren pertsonak, Sestaon erroldatuak eta Sestaoko Behargintzan edo Lanbide-EEZan izena emanda daudenak.

Plaza mugatuak.

Izen-emate hurrenkera izango da kontuan.

Eman izen eta hartu parte.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailak diruz lagundua (52/2020 Foru Dekretua).

Programaren informazioa (PDF 484KB)

Izen-emate orria (PDF 457KB)

BOB (PDF 1MB)