Berdintasuna

 

 Sestaoko emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko xedez Udalak landuko duen estrategia biltzen duen tresna da Berdintasun Plana Udalak dagoeneko 3 berdintasun plan prestatu ditu, azkena 2016ko abenduko Udalbatza Osoaren bilkuran aho batez onartua. Lau urterako indarraldia izango du, 2017tik 2020ra arte.
 
Agiria HEMENdik jaitsi (PDF 1,35MB) daiteke.  Planak berdintasunerako helburuak jasotzen ditu, eta burutu beharreko ekintzak. Era berean, zehaztu egiten da horiek guztiak burutzeko ardura duen saila eta noiz egitea aurreikusten den. Oinarrizko ardatzak honako hauek dira:

  • Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako gobernamendua.
  • Emakumeen jabekuntza.
  • Ingurune iraunkorrean erantzukizun bateratuko gizarte antolaketa, barneratzailea eta estereotipo sexistarik gabekoa.
  • Indarkeria matxista errotik ateratzea

Berdintasun arlotik nahi duguna da plan hau herritar guzti-guztiek ezagutzea, eta horretarako agiriaren bertsio irakurterraza prestatu dugu, erraz ulertzekoa, eskuragarria eta erraz irakurri eta ulertzekoa.