Berdintasuna

 

Tokiko administraziotik berdintasun politikak modu eraginkorrean bultzatzeko ezin bestekoa da beste erakundeekin  lan bateratua egitea baita biztanleriarekin, erakunde eta elkarte-mugimendurekin ere. Zentzu honetan, Sestaoko Udalak BERDINSAREAn parte hatzen du aktiboki.

Beste alde batetik,  udal biztanleriarekiko lankidetza dela eta, berdintasun sailak eten gabeko harreman zuzena eta lan bateratua egiten du Sestaoko Berdintasunaren aldeko Emakume Foroarekin. 

Aurten, 2014 urtean, sarean eta elkarlanean aritzeko filosofiarekin ekimen berria antolatu genuen Sestaon: Ezkerraldeko, Meatzaldeko eta Enkarterrietako Emakumeen Elkarteen Topaketa.