Berdintasuna

 

Emakumeentzako doako  Aholkularitza juridiko zerbitzua

Sestaoko emakumeei aholkularitza juridikoa eskaintzen zaie familia edota lana eskubideei  buruz, baita eskubide zibilari buruz  edo doanik justiziara jotzeko  ere. Orokorrean bere eskubideei, eta udal zerbitzu eta baliabideei buruzko informazioa eta aholkularitza eskaintzen zaizkie, eta bereziki indarkeriaren biktimak izan diren eta urrakortasun egoeran dauden emakumeei laguntza ematen zaie.

Sestaoko udalerrian erroldatuta dauden emakumeei zuzenduta dago. Laguntza zerbitzua bi emakume abokatuak osatzen dute.

Harremanetarako:

  • Udal egoitza, Txabarri 85 kalean (NEBA-NEBA Elkartea).
  • Jende-aurreko ordutegia: astelehenetan 18:00etatik 20:00etara. Asteazkenetan 17:30etik 19:30era. Ostegunetan 10:00etatik 12:00era.
  • Harremanetarako telefonoa: 94 495 04 99

Emakumeentzako laguntza psikologiko zerbitzua

Banakako laguntza terapeutikoa eskaintzen du. Sestaoko udalerrian erroldatuta dauden emakumeei zuzenduta dago: tratu txarreko edo arazo sexualak izan dituzten edo urrakortasun egoeran dauden emakumeak, erabaki garrantzitsuak hartzeko aholkularitza behar dituzten baliabide pertsonalik gabeko emakumeak. Lantaldea bi emakume-psikologo adituak osatzen dute.

Harremanetarako:

  • Udal egoitza, Txabarri 85 kalean (NEBA-NEBA Elkartea).
  • Harremanetarako telefonoa: 94 495 04 99
  • Jende-aurreko ordutegia: astelehenetan 18:00etatik 20:00etara. Asteazkenetan 17:30etik 19:30era. Ostegunetan 10:00etatik 12:00era.
  • 900840111 Genero biktimentzako 24 orduko arreta telefonoa