Harremanetan jartzeko

Edozein duda, iradokizun edo galdera egiteko jar zaitez gurekin harremanetan 94 472 90 00 telefonoan edo idatz iezaguzu incidencias@sestao.net  helbide elektronikora. 

Iradokizun-postontzia udalaren web orriaren atal bat da eta haren xedea iradokizunak, kexak edo antzeko bestelako eskabideak egitea da. Buzoi hori ezin izango da INOLAZ ERE  erabili honako kasu hauetan:

  1. Administrazio espedienteak hasteko. Udal zerbitzu batera jo edo espedienteren bat hasi nahi izanez gero, Kasko Plazan, z/g dagoen Udal Erregistrora  bertaratuta egin beharko duzu, edo bestela eskabide elektronikoa aurkeztu beharko duzu “TRAMITEAK” atalean sartu eta nahi duzun prozedura aukeratuta, ondoren horretarako adierazten diren agindu espezifikoei jarraituz.
  2. Zerbitzu publiko baten matxura edota arazo baten berri emateko. Kalte edota matxura baten berri eman nahi baduzu, “KALEZAINDU” atalean sartu eta arazoaren gaineko deskripzioa eta tokiaren datuak bete.
  3. Izaera pertsonaleko informazioa emateko, curriculum vitae-a esaterako. Sestaoko Udalak deitutako aukeraketa prozedura batean edo lan-poltsan parte hartu nahi izanez gero, Kasko plazan, z/g dagoen Erregistroan bertaratuta, eskabidea aurkeztu behar duzu, edo bestela eskabide elektronikoa aurkeztu “TRAMITEAK” atalean sartuta, eta ondoren “ Enplegu publikoaren  eskaintzan eta lan poltsetan izen ematea” prozedura aukeratuta, jarraian tramite hori egiteko agindu espezifikoak betez.
  4. Informazioa jasotzeko eskabidea egiteko. Informaziorako irispide-eskubidea erabili nahi izanez gero, Kasko plazan z/g dagoen Erregistroan, bertaratuta, aurkeztu beharko duzu eskabidea, edo bestela eskabide elektronikoa egin “TRAMITEAK” atalean sartu eta ondoren “Informazio publikoa izateko eskubidea” prozedura aukeratuta, eskabide hori egiteko agindu espezifikoa betez.

 

AGINDU HAUEK GORA BEHERA IRADOKIZUNAK, KEXAK EDO ANTZEKO BESTELAKOA EZ DEN GAINERAKO EDOZEIN EGINTZA EGITEN BADUZU INCIDENCIAS@SESTAO.NET POSTAN, KONTUAN IZAN UDALAK EZ DUELA INOLAKO ADMINISTRAZIO EGINTZARIK HASIKO  ETA BERAZ  ZURE ESKAERA EZ DELA TRAMITATUKO, ZURE DATU PERTSONALAK EZ DIRELA TRATATUKO, ETA EDUKIA BEREHALA EZABATU ETA KENDUKO DELA.