Alkatearen mezua

 Adiskideok

Web honen bidez gure herrira etortzeko gonbita luzatu nahi dizuegu; gure herria gehienbat industri izaerako herria da eta bere 3,5 kilometro koadrotan enpresa garrantzitsuak daude. Egia da gaur egungo jarduera ez dela orain dela urte batzuk zena, izan ere krisi ekonomikoak eragin handia izan du guregan.

Sestao bertako jendea da. Guztiok gara. Nagusiak eta haurrak. Herritar bakoitzak ematen dio bizitza bazter guztietatik jarduera darion herri  honi. Astero astero eta hutsik egin gabe, herriko elkarteek ekitaldiren bat antolatzen dute eta gure kirol taldeek Estatu osoan zehar ordezkatzen gaituzte oinarrizko kirolaren eredua emanik. Sestao herri  solidarioa da, eta bertan gogor lan egiten dugu pertsonen bizi kalitatea eta ongizatea bermatzeko.

Web honen helburua Udalari buruzko informazioa izateko bidea erraztea da eta aldi berean tramiteak azkarrago egin ahal izatea.

Ilusioa eta etorkizuna. Inork galdetuz gero horiexek dira jendeak gure herriaz esatea nahi nituzkeen bi hitzak.

Eskerrik asko eta ongi etorri

Josu Bergara
Sestaoko alkatea

Zure Udala

Udaletxea

Sestaoko Udaletxea Kasko plazan dago, Julio Saracibar arkitektoak diseinatu eta 1879an eraikitako eraikinean.

Eraikinak hiru solairu ditu. Bertan, beheko solairuan, Udalbatza Aretoa, Batzordeen gela eta Erregistroa daude. Bulego horretan entregatzen dituzte herritarrek eskabideak.

Lehenengo solairuan Alkatetzaren Arloa dago Alkatearen eta Lehenengo Alkateordearen bulegoekin, eta baita Udal Idazkaritza ere. Langileen Arloa ere solairu horretan dago.

Bigarren solairuan Obren eta Hirigintzaren Arloak daude; eta eraikinaren azkeneko solairuan Udal Zerbitzu Teknikoak daude.

Gainerako udal sailak, Kirol Arloa izan ezik, Castaños eraikinean aurkituko ditugu, Udaletxetik oso hurbil, Las Llanas Zumarkaleko eraikinean, alegia.

Eraikin honetan izapide garrantzitsuak egiten dira, besteak beste, erroldan alta edo baja ematea edo zergak ordaintzea. Halaber, bertan gizarte zerbitzuak, isunak ordaintzeko bulegoa eta Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoa daude. Castaños eraikinaren azkeneko solairuan Udalean ordezkaritza duten alderdi politikoen bulegoak aurki ditzakegu.

Alkatearen informazioa

Alkatearekin harremanetan jartzeko, korreo bat bidali alkatea@sestao.eus helbide elektronikora.

Sare sozialak: