SATEVI emakumeen aurkako indarkeriaren biktimentzako telefono bidezko arreta zerbitzua da

900 840 111. Urteko 365 egunetan, egunean 24 orduz, arreta eskaintzea bermatzen duen telefono zerbitzua da. Telefonoa dohakoa da, eta gune segurua da, inork ez du jakingo dei egin dutela telefono-fakturan arrastorik uzten ez duelako.

Deiak 51 hizkuntzatan erantzuten dira eta entzumen-desgaitasuna duten pertsonei arreta emateko zerbitzua du.

Gaian espezializatutako profesionalek erantzungo dute zure deia. Emakumeen aurkako indarkeriaren edozein adierazpenen biktima bazara eta laguntza behar baduzu deitu dezakezu, senide edo hurbileko pertsona bazara eta zalantzarik edo gairik argitu nahi baduzu ere deitu dezakezu eta profesionala bazara ere aholkularitza edo informazio eske deitu dezakezu. laguntza ematen.

Zerbitzuak berehalako aholkularitza eta informazioa eta biktimen esku dauden baliabideen inguruan eman beharreko urratsen edo informazioaren gaineko orientabideak eskaintzen ditu; eta, hala nahi badute, arreta pertsonalizatua jaso dezakete.