Informazioa
Herritarrek eskubidea daukate Administrazioaren esku dagoen informazio publikoa eskuratzeko. Nahi baduzu, zure eskubidea gauzatu dezakezu, izapide honen bitartez
Oharrak
Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.
www.sestao.net/ webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.
Plaza Kasko, 4, 48910 Sestaon kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.
Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Sestao Udaleko telefono honetara: 94 472 90 00
Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.