Gertakariak

 

Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Behargintza zentroek antolatu eta abian jarri dute lehiaketa honen 12. edizioa, banakako herritarrentzat nahiz taldeentzat, baldin eta partaideen % 50 gutxienez parte hartzen duten Behargintza zentroetako udalerrietan erroldatuta badaude.

Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Behargintza zentroek bat egiten dute ekintzailetza-kultura bultzatzeko, enpresa-espiritua sustatzeko, enpresak sortzeko, eta eskualderako beharrezkoak eta berriak diren enpresa-interesak nahiz -ideiak dituzten pertsonak saritzeko.

Lehiaketan parte hartzeko ezinbesteko baldintza da adin nagusikoa izatea, edo, bestela, taldea ordezkatzen duen adin nagusiko pertsonaren bat egotea tutore gisa aritzeko.

Kartela (PDF 446KB)

Informazio gehiago (PDF 295KB)