Ezagutu Sestao

Ezagutu Sestao

 

Ez da erraza zehaztea Sestaoko herriaren jatorria noiz gertatu zen edo bertara gizakiak noiz iritsi zen, baina inguruko beste leku batzuetan bezalaxe, bere lehendabiziko biztanleak erromatarrek autrigoiak deitu zituzten herri horretako kide izan zirela eta harrez geroztik bere bilakaera Historiak Euskal Herriaz hitz egiten duenean izan duen berbera izan dela baieztatu ahal dezakegu.

Antzinako historia hauetan, garaiko liburuetatik hartutakoetan, oinarrituta, 880. urtearen aldean Espainiako iparraldean Bizkaia eta Santanderreko kostaldeetan barrena barreiatu ziren godoen hainbat tribu lehorreratu zirela kontatzen dute, hainbatetan inguruko biztanleei aurre egin behar izan zietela, bere ondaretzat zutena basaki aldezten zutenak. Borroka horietako bat Sesto, "Portugalete lurmuturra", izeneko muino batean gertatu zen bataila handi horretan erasotzaile godoen burua, Falcón Kondea deitutakoa, hil zela, horrela, borroka burutu zuten leku nabarmen horretan ehortzi zuten. Bere emazteak, bere oroimenez eta berarentzat zoritxarrekoa izan zen lekua iraunarazteko asmoz, bertan eliza txiki bat eraikitzea agindu zuen Deikundearen Andre Mariaren izenean.

Hura hil zenean, leku berean lurperatu zuten bere senarrarekin batera, bertan urteetan, eliza horretan, honako testua zuen harri angeluarra egon zela diote:

"Hemen Falcón Kondea eta Godina printzesa, bere emaztea, dautza."

Antza denez hauxe da lehendabiziko elizaren jatorria, Deikundearen Andre mariaren gure parrokia egun dagoen lekuan bertan.

Eta, dirudienez, hau da lehenengo elizaren jatorria, gaur egun Deikunde Andre Mariaren parrokia aurkitzen den toki berean.

Itxuraz, elizak gorabehera handiak izan ditu, baita, harrezkero, aldaketa eta hedapen ugari pairatu ere. Bandokideen borrokak, ondorengo gudak, independentziarena eta karlistenak ikusi ditu; izan ere, pribilegiozko kokapena duelako, betiere gotorleku izan zen eta, ondorioz, horiek igarotzen zirenean, konpondu eta sendotu behar izaten zen. 1917ko urriaren 26an azkeneko suteak suntsitu egin zuen eta 1921. urtean berriz eraiki zuten gaur egun ezagutzen dugun bezala. Eliza parrokia bihurtu zen 1620. urtean. Horrez gain, Sestaon lehen lau ermita zeuden, baina egun oroimena besterik ez da gelditzen. Honako hauek dira: San Pedrorena, XIV. mendekoa, izen bereko zelaian; mendearen hasieran desagertu zen. San Nikolasena, Muturrari izena eman ziona; aurrekoa baino pixka bat geroago eraiki zen eta gutxi gorabehera 1840. urtean bota zuten Basamortuko Karmeldarren Komentuarekin batera.

Errukiñeren ermita, XV. mendearen amaieran eraikitakoa eta G Electricaren tailerrak instalatzean desagertu zena, Salcedillo auzoan kokatuta baitzegoen. Hori gaur egun Trapagarango udalerriaren mugapean dago.Eta, azkenik, xumeena eta ezezagunena: Sorkunde Ama Birjinarena; bere egitura txikia herriaren goiko aldean edo Kontzejuaren Kueton altxatzen zuen.Ondoren, beste eliza eraiki da herrian: 1890. urtean Rebonzako kapera eta aterpea. 1897. urtean 1719tik 1875era Basamortuko Karmeldarren Komentua zegoen tokia irudi arkitektoniko mehe eta exotikoko eliza egin zuten. Lehenengoa oroitzeko Karmengo Ama Birjinaren deiturapean instalatu zen. Industria-hedapenerako 1974ko irailean dinamita erabiliz eraitsi zuten.Bai San Pedroren ermitak, bai San Nikolasenak eta Karmengoarenak ere bai, Sestaoko Kontzejuko biztanleen itsas tradizioa eta bokazioa gogorarazten dizkigute. 1902. urtean S. Vicente Paulen Patronatuko Kapera Txabarri kalean amaitutzat jo zen eta 1952. urtean Altos Hornos de Vizcaya enpresak Gran Vían Begoñako Andre Mariaren kapera eta ikastetxea eraiki zituen. Ondoren, San Migel arkanjeluaren izenpean Venta del Galloren etxabean kapera berria instalatu zen.

Azpimarratzekoa da Sestaoko etxe-dorrearen egitura sinboliko eta sendoa. Gaur egun hirigunean herriko plaza denetik Kontzejua gailentzen, bere irudi mardularekin bandokideen borroka nahasiak oroitzen dizkigu. Horiek XV. mendearen amaiera arte herrialdea suntsitu zuten beren bataila odoltsu eta batzuetan senitartekoekin.

Gutxi gorabehera 1370. urtean eraiki zuen Juan López de Salazarrek. Salazar de Muñatones eta Portugaleteren ahaidea zen eta María de Sextorekin, Kontzejuko alargun aberatsarekin, ezkondu zen. Harri harlanduzko eraikuntza trinko baina liraina zen. Oinarri laukia zuen, 14 metroko aldearekin eta 16 metro inguruko altuerarekin eta egitura ezin hobeki kontserbatua zegoen.

Egiazko bitxi arkitektonikoa zen, bakarra bere espeziean, eta, dirudienez, XVI. mendean aldatu zuten. Lau ontziak eta gailurreria gotiko artistikoa erantsi zizkioten eta apaindura platereskoekin leiho berriak ireki zizkioten. Horiek guztiek, neurri handian, multzo artistikoa edertu zuten, guretzat garaiko nortasun eta ausardia galdu arren.

Tamalez, Sestaoko agintariek hain etxe-dorre mardula desagerraraztea beharrezkotzat jo zuten eta gorabeherez betetako mendeek ezin izan zutena suntsitu egun gutxi batzutan gizonezkoen pikotxek eraitsi zuten. 1931ko irailean bere irudia betirako desagertu zen.

Gaur egun ezagutzen dugun Sestaoko udalerria, beste garai batean Somorrostroko haraneko toki txiki bat zen. 1740. urtean bere Kontzejuak bi bloketan zatitu zirenean, Hiru Kontzejuek osatutako batean sartu zen. Bizilagunek Isabel II erreginari eskatu ostean, 1848. urtean komunitate erabat independente bihurtu zen, nahiz eta Kontzeju bezala lurralde-independentzia 1805. urtean hasi.

Lehenengo udaletxea 1823. urtean eraiki zen, Conde de Valmaseda plazaren ondoan. Egungo udaletxea 1880. urtean eraiki zen eta, ondoren, hasierako egitura aldatu zuten, eskola bezala erabili eta gero: 1898. urtean balkoia eraiki zen, 1906. urtean, berriz, bigarren solairua egin zuten eta 1914. urtean konponketa orokor berria gauzatu zen. Orduan, beheko solairua ixten duten hesiak instalatu ziren. Azkenean, denbora igaro ahala, beharrei jarraiki, hobekuntzak eta aldaketak izan ditu.

100 urte baino gehiago zituenean, zabaldu behar izan zen, funtzioak garatzeko edukiera nahikoa ez baitzen. Hala eta guztiz ere, barruan Sestaoko Kontzejuaren tradizio historikorik berriena kontserbatzen da. Zabaldu zenean, Alameda de Las Llanas kalean kokatutako eraikina, Castaños izenekoa, moldatu zen eta bertan Udalaren zenbait administrazio-zerbitzu kokatu dira.