Pribatutasun politika
Sestaoko Udalaren web atariak eskaintzen dituen zerbitzuak eta informazioa guztiz doakoak
dira.
Udalak edozein unetan aldatu edo ezeztatu ahalko du zerbitzua, baita zerbitzu horren edozein ezaugarri ere.
Pribatutasun-politika hau Sestaoko Udalaren web atariari soilik aplikatzen zaio, eta ez da bermatzen webgunerako loturen bidez sartzean, ezta webgune honetatik beste webgune batzuetarako loturei dagokienez ere.
1. Datu pertsonalen babesa

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamenduan, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoan, abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoan eta abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatuko duen erregelamendua onartzen duen horretan xedatuta dagoenaren arabera, Sestaoko Udalaren web orriaren (http://www.sestao.eus/eu-%20ES/Orrialdeak/default.aspx) erabiltzaileei jakinarazten zaie web orri horretako formularioak betetzeak edo edozein online prozedura izapidetzak pribatutasun-politika onartzea dakarrela. Era berean, web orriaren bitartez bete edo izapidetuz gero, Sestaoko Udala baimenduta egongo da datu pertsonalak tratatzeko, hemen adierazten diren termino eta baldintzetan.
Erabiltzailearen datuak Sestaoko Udalaren titulartasuneko fitxategi batean sartuko dira.

Sestaoko Udalak ulertuko du tratamenduaren xede diren datu pertsonalak datuon titularrak edo hark baimendutako pertsona batek sartu dituela eta zuzenak eta zehatzak direla. Horren haritik, erabiltzaileak eguneratu behar ditu bere datuak.
Erabiltzaileak:

  1. Sestaoko Udalari baimena ematen dio, datuak soil-soilik egin beharreko prozedura edo jardueretan aurreikusitako xedeetarako erabiltzeko.
  2. Web atarira sartzeko datuak zaindu eta arduraz erabili behar ditu, eta kontu pribatu horretara sartuz egindako jarduera guztien azken erantzulea izango da. Bere kontuan bildutako datuen konfidentzialtasunaren erantzule bakarra bera da; hala eta guztiz ere, datuen tratamenduaren arduradun eta eragileek nahiz prozeduran esku hartzen duten pertsona guztiek konfidentzialtasun-betebeharra dute. Alde horretatik, Sestaoko Udalak ez du erantzukizunik izango erabiltzaileak bere sarbide-datuak konpartitzen baditu edo hirugarrenei jakinarazten badizkie. Erantzukizunetik salbuetsita egongo da, halaber, transmititzaileak ekintzak edo izapideak hastea erabiltzailearen aldez aurreko adostasunik gabe.
  3. Administrazio-izapideak egiteari buruz bere kontu pertsonalera bidaltzen den informazioa zaintzeko ardura izango du.
  4. Edozein unetan datuetara irispidea izateko eskubidea, horiek zuzentzekoa, ezereztekoa (ahaztua izateko eskubidea) eta mugatzeko, eramangarritasuneko eta aurka egiteko eskubideak baliatu ahalko ditu, baita erabaki indibidualizatuen mendean ez egotekoa ere; horretarako, eskabide idatzia bidali ahal du honako helbide honetara: Sestaoko Udala, Kasko plaza, z.g. (48910 Sestao).

Eskubide horiek baliatzeko eskabidean sartu beharko dira Udalari egiten zaion eskaria, jakinarazpenetarako helbidea, data eta sinadura, bai eta egiten den eskariaren egiaztagiriak eta eskaria bera, hala badagokio.
Gainera, Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazio bat aurkeztu ahalko du.

2. Jabetza industriala eta intelektuala
Sestaoko Udalaren web atariaren diseinua, iturri-kodeak, logoak, markak eta agertzen diren gainerako zeinu bereizgarriak Sestaoko Udalaren jabetzakoak dira, eta jabetza industrialeko eta intelektualeko eskubideek babestuta daude. Babes horren pean daude testuak, irudiak, soinuak, audioa, bideoa, sorkuntza-lanak eta softwarea ere. Atarian jasota dauden irudien egilea Sestaoko Udala da, edo irudi horiek hirugarrenek laga dituzte web orrian erabiltzeko.
Jabetza industrialeko eta intelektualeko eskubideei dagokienez, erabilera, erreprodukzioa, banaketa, komunikazio publikoa, eraldaketa edo antzeko beste edozein jarduera erabat debekatuta daude, Sestaoko Udalak espresuki baimena eman ez badu behintzat. Erabiltzaileen erabilera- lizentzia edukia deskargatzeko eta pribatuki erabiltzeko bakarrik da, betiere edukiok aldatzen ez badira.

3. Cookieak, estatistikak eta datuen erabilera
Sestaoko Udalaren web atariak aldi baterako cookieak erabiltzen ditu. Cookie horiek konexioak irauten duen denboran biltegiratzen dira eta konexioa amaitutakoan ezabatzen. Inola ere ez da erregistratuko IP helbidea.
Batzuetan, Sestaoko Udalaren web orritik beste erakunde edo plataforma batzuetara jo ahalko da hiperesteken bitartez. Hori soilik informaziorako egin ahalko da, eta ez du zertan esan nahi harremanik dagoenik eduki horien titular diren pertsona edo entitateekin edo horiek dauden guneekin. Alde horretatik, Sestaoko Udalak ez du inolako erantzukizunik hartzen gune horietan – zeinen orrien jabe ez baita– agertu ahal diren eduki, informazio edo zerbitzuengatik.
Sestaoko Udalak, konexio-datuen bitartez, web ataria erabiltzeko maiztasuna aztertuko du, eta honako hauek behatu ahalko ditu: orri kopurua eta gehien bisitatzen diren atalak, bisiten kopurua, web orrira sartzen direnen jarduera, eta erabiltzeko maiztasuna. Horretarako, eta zerbitzurik onena emateko, Udalak Interneteko zerbitzu-hornitzaileak prestatutako  datu estatistikoak erabiliko ditu esperientzia hobetzeko eta gehien eskatzen edo erabiltzen diren datuetarako irispidea hobetzeko.
Debekatuta dago Sestaoko Udalaren web ataria erabiltzea indarreko legeriaren aurkako jarduerak egiteko; bereziki, izaera itxirik gabe, honako hauek debekatuta daude:

  1. Sestaoko Udalaren edo hirugarrenen kalterako jardutea.
  2.  Eduki desegokiak edo legez kanpokoak hedatzea, delituzko ekintza izateagatik edo hainbat jardueratan parte hartzeagatik, adibidez terrorismoaren apologian, programa piratetan, haur- pornografian, mehatxuetan, iruzurretan, aberasteko piramide-eskemetan, birusetan, fitxategi akastunetan eta mehatxuzko kodean edo toki erakundeari edo hirugarrenei kalte egin ahal dieten ekintzei lotuak dauden guztietan.
  3.  Zerbitzua (edo zerbitzuari konektatutako sarea edo sareak) kaltetzea, desgaitzea, gehiegi kargatzea edo zailtzea, edo edonork zerbitzua erabiltzeko aukera oztopatzea.
  4. Administrazio-izapideak egiteko konturen batera baimenik gabe sartzen saiatzea: bidegabe sartzea, pasahitzak deszifratzea edo aipatu ez den beste bideren baten bidez kontura sartzea.
  5. Izapideak egiteko kontua desegokiro erabiltzea, norberaren helburuak betetzeko.
  6. Zerbitzua edo zerbitzuaren zati bat merkaturatzea edo berriro banatzea.

4. Gardentasun Ataria erabiltzeko politika
Gardentasun Ataria bisitatze hutsarengatik, erabiltzaileak ez du informazio pertsonalik ematen, eta ez du halakorik zertan eman.
Gardentasun Atarian bildutako informazioa berrerabili ahalko da abenduaren 16ko 37/2007 Legean, Sektore Publikoko Informazioa Berrerabiltzeari buruzkoan xedatuta dagoenaren arabera.
Sestao Zabaltzenen jasota dauden tresnak erabiltzaileak esan nahi du erabilera-baldintza hauek osorik onartzen direla.
Sestao Zabaltzen erabiltzeko baldintzak

1.- KALEZAINDU

1.1 Erabiltzeko baldintzak

Erabiltzeko baldintzek Kalezaindu zerbitzuaren irispidea eta erabilera arautzen dute, baita erabiltzaileen ikusgai edo haien esku jarritako edukiak ere, eta erabiltzaile horiei honako arau hauek aplikatzen zaizkie:

  1. Kalezaindu aplikazioa erabiltzea guztiz doakoa da.
  2. Jarduteko gaitasun juridiko osoa duten pertsona fisiko guztiek erabili ahal dute aplikazioa. Ulertzen da pertsona batek jarduteko gaitasun osoa duela kasu hauetan:  .
  3. Aplikazioaren bidez ezingo da iruzkin itsusi, sexista, xenofobo, homofobo, difamaziozko, iraintzaile, pornografiko edo zatarrik egin, ezta, orokorrean, giza duintasunari, moralari, ordena publikoari edo ohitura onei erasotzen dion iruzkinik edo argi eta garbi ez-zilegia edo legez kanpokoa den iruzkinik ere. Halako iruzkinik egonez gero, Udalak sarbide-iragazkiak instalatu ahalko ditu, egokitzat jotzen badu, iruzkin horiek mugatzeko. Halako iragazkiak edo Sestaoko Udalak egin ditzakeen bestelako ekintzak gorabehera, halako adierazpenik agertuz gero, Kalezainduren bitartez agertzen diren iruzkin, iritzi eta gainerako informazioen erantzule bakarra erabiltzailea izango da.
  4. Aurreko apartatuan azaldu den arau hori beera aplikatuko zaie aplikazioaren bitartez igorritako irudi, bideo edo soinuei.
  5. Erabiltzailea arduratuko da bere datuen segurtasun-kopia egiteko beharrezkoak diren urrats guztiak egiteaz. Alde horretatik, zerbitzua amaitu edo bertan behera utzitakoan, Udalak bere zerbitzarietatik betirako ezabatu ahalko ditu Kalezainduren zerbitzua emateko aurkeztutako datu eta irudiak.
  6. Erabiltzaileak bere sarbide-profila zaindu eta arduraz erabili beharko du, eta profil horren bitartez egiten diren jardueren azken erantzulea izango da. Bere profilaren konfidentzialtasunaren erantzule bakarra izango da.
  7. 3. eta 4. apartatuetan aurreikusitako jarduketak saihesteko, Sestaoko Udalak mugatu ahalko du erabiltzaileek plataformaren bitartez eskura jartzen edo erakusten dituzten eduki, iritzi, informazio, iruzkin, irudi edo marrazkiak Kalezaindun argitaratzeko aukera. Horrek ez du inola ere esan nahi Administrazio Publikoek kontrolatu behar dituztenik Kalezaindun hedatu ahal diren edukiak; aitzitik, zera esan nahi du: ahal den neurrian eragotzi nahi da Kalezainduren bitartez difamaziozko, arrazista, sexista, xenofobo, diskriminatzaile, pornografiko edo biolentotzat jo daitezkeen eduki, iruzkin edo iritziak azal daitezela.
  8. Erabiltzaileek zerbitzua legez kanpo edo modu desegokian erabiltzen badute, edo zerbitzuaren bidez edo zerbitzuari lotutako guneen bidez eskuratu edo eman ahal diren eduki eta informazioen ondorioz hirugarrenei kalterik eragiten bazaie, Sestaoko Udala, zerbitzu-emaile gisa, inola ez da erantzule izango. Kalteak eragin dituzten erabiltzaileak edo hirugarrenak izango dira erantzuleak.
  9. Zerbitzua ematean edo zerbitzuaren funtzionamenduan eskuragarritasun eta/edo jarraitutasun faltarik egoteagatik kalte eta galerarik sortuz gero, Sestaoko Udala ez da erantzule izango.
  10. Sestaoko Udalak eskubidea izango du erabilera-baldintza hauek edozein unetan berrikusteko legezko arrazoiengatik edo arrazoi teknikoengatik edo Kalezaindun edo araudian egon litezkeen aldaketengatik edo erabaki korporatiboen ondoriozko aldarazpenengatik. Hori gertatzen denean, baldintza berriak Kalezaindun argitaratuko dira, eta erabiltzaileak tresna erabiltzen jarraitzen badu, ulertuko da egindako aldaketak onartzen dituela. Erabiltzailea egindako aldaketekin ados ez badago, Kalezaindu tresna erabiltzeari utzi beharko dio.

Erabilera-baldintza hauek Administrazio Publikoek osatu ahalko dituzte, Kalezaindu zerbitzuaren funtzio jakin batzuen erabilera arautzeko baldintza berezien bitartez.

Kalezainduko eduki batzuk edo Kalezainduko zerbitzu batzuk eskuratzeko aukera baliteke baldintza berezi jakin batzuen mendean egotea; baldintza horiek, kasuan kasu, erabilera-baldintza hauek ordeztu, osatu eta/edo aldaraziko dituzte, eta kontraesanik egonez gero, baldintza berezi horien terminoak lehenetsiko dira erabilera-baldintzetan azaltzen direnen kaltetan.

Erabiltzaileak gorabehera bati alta emateak ez du esan nahi administrazio-izapide edo -prozedura bat hasi denik.

1.2 Jabetza intelektuala

Kalezaindu aplikazioaren eta aplikazioko edukien (testuak, irudiak, soinuak, audioa, bideoa, diseinuak, sorkuntza-lanak, softwarea) jabetza industrial eta intelektualeko eskubide guztien titularra BiscayTIK Fundazioa da. Erabilera-baldintza hauen bitartez, BiscayTIK Fundazioak, Kalezainduren jabe den aldetik, aplikazioa erabiltzeko lizentzia mugatua, aldi baterakoa, ezeztagarria eta lizentzia emateko aukerarik gabea ematen du; hala, aplikazioa soil-soilik gorabeheren berri emateko erabiliko da. Lizentzia ez da ematen edukiari buruz (irudiak, testuak, diseinuak, indizeak, formak, bideoak eta abar).

Administrazioek prestatutako edo zaindutako dokumentuak berrerabiltzeko abenduaren 16ko 37/2007 Legean, Sektore Publikoko Informazioa Berrerabiltzeari buruzkoan xedatuta dagoenari jarraituko zaio.

2.- TOPAKETA BIRTUALAK

2.1 Erabiltzeko baldintzak

Erabiltzeko baldintza hauek Topaketa Birtualen zerbitzuaren irispidea eta erabilera arautzen dute, baita zerbitzuaren erabiltzaileen ikusgai edo haien esku jarritako edukiak ere.

Topaketa Birtualetan emandako informazioa guztiz doakoa da, baina horrek ez du esan nahi informazio hori informazioaren argitalpena arautzen duten legeen babespean ez dagoenik. Orokorrean, Topaketa Birtualetara jarduteko gaitasun juridiko osoa duten pertsona fisiko guztiak sartu ahalko dira, eta haiek izango dira euren identifikatzailearen bitartez aurkezten edo azaltzen dituzten gertakari, adierazpen, iritzi, aipamen edo bestelako informazioen erantzuleak. Erabiltzaileari gogorarazten zaio bere kontua pertsonala eta besterenezina dela; beraz, arestian aipatu diren adierazpenak berak egin dituela ulertuko da.

Topaketa Birtualen zerbitzuari dagokionez, BiscayTIK Fundazioa bitartekari hutsa da; hark jarriko du erabiltzaileen eskura bere plataforma teknologikoa, eta legearen arabera exijitu ahal zaion arretatik eratorri ahal den erantzukizuna soil-soilik hartuko du bere gain. Erabiltzaileek Topaketa Birtualetan zerbait iruzurrez edo legez kanpo erabiltzen badute edo Topaketa Birtualen zerbitzua bera hala erabiltzen badute, BiscayTIK Fundazioak ez du horregatik inolako erantzukizunik izango, ez zuzenean, ez zeharka.

Sestaoko udalak arrazoiz posiblea den guztia egingo du Topaketa Birtualen bitartez jakinarazten diren adierazpen, auzi, galdera, apelazio, eduki, irudi, bideo, soinu, iruzkin eta iritziak nahiz gainerako informazioak legezkoak eta egokiak izan daitezela zaintzeko. Hala ere, hori guztia erabat kontrolatzea posiblea ez denez, Topaketa Birtualen bitartez gordetzen, transmititzen, eskura jartzen edo azaltzen diren irudi, bideo, soinu, iruzkin eta iritzien nahiz gainerako informazioen edo mota
guztietako edukien erantzule bakarrak erabiltzaileak eurak izango dira. Zehazki, Topaketa Birtualen bitartez jakinarazten, gordetzen, transmititzen, eskura jartzen edo azaltzen diren eduki, irudi, bideo, soinu, iruzkin eta iritzien nahiz gainerako informazioen edo mota guztietako edukien mantentze- lanaren erantzule bakarrak izango dira.

Sestaoko Udalak Topaketa Birtualetan erabilitako informazioa mugatu edo ezabatu ahalko du, baita interpretatu edo zuzendu ere, erabiltzaileen plataformaren bitartez jakinarazten, gordetzen, transmititzen, eskura jartzen edo erakusten dituzten eduki, iritzi, informazio, iruzkin, irudi edo marrazkiei dagokienez, eta alde horretatik, egokitzat jotzen badu, berariazko iragazkiak instalatu edo aplikatu ahalko ditu. Horrek ez du inola ere esan nahi Administrazio Publikoek derrigorrez kontrolatu behar dituztenik Topaketa Birtualen bidez hedatu ahal diren edukiak; aitzitik, zera esan nahi du: ahal den neurrian eragotzi nahi da Topaketa Birtualen bitartez azal daitezela difamaziozko, arrazista, sexista, xenofobo, diskriminatzaile, pornografiko edo biolentotzat jo daitezkeen eduki, iruzkin edo iritziak edo, edonola ere, moralaren, ordena publikoaren edo ohitura onen aurka edo pertsonen duintasunaren, intimitatearen, izen onaren, irudiaren, ohorearen edo beste edozein eskubideren aurka doazenak edo argi eta garbi ez zilegiak edo legez kanpokoak direnak edo tresnak lortu nahi dituen helburuetarako egokiak ez direnak.

Erabiltzaileek zerbitzua legez kanpo edo modu desegokian erabiliz gero, edo zerbitzuaren bidez edo zerbitzuari lotutako guneen bidez eskuratu edo eman ahal diren eduki eta informazioen ondorioz hirugarren bati kalterik eragiten bazaio, Sestaoko Udala, zerbitzu-emaile gisa, inola ere ez da erantzule izango. Kalteak eragin dituzten erabiltzaileak edo hirugarrenak izango dira erantzuleak.

Erabiltzaileak bere sarbide-profila zaindu eta arduraz erabili beharko du, eta profil horren konfidentzialtasunaren erantzule bakarra izango da. Erabiltzailea bere sarbide-profilaren bitartez egiten diren jarduera guztien azken erantzulea izango da.

Sestaoko Udalak ez ditu bermatzen zerbitzuaren funtzionamenduaren eskuragarritasuna eta jarraitutasuna; hortaz, eskuragarritasun eta/edo jarraitutasun faltarik egoteagatik kalte eta galerarik sortuz gero, Sestaoko Udala ez da erantzule izango.

Erabiltzaileak edo Administrazio Publikoek edozein arrazoirengatik zerbitzua azkendu edo bertan behera utzi ondoren, baliteke erabiltzailearen datuak eta irudiak zerbitzarietatik betirako ezabatzea. Erabiltzaileak arduratu behar du bere datuen segurtasun-kopia egiteko beharrezkoak diren urrats guztiak egiteaz.

Sestaoko Udalak eskubidea izango du erabilera-baldintza hauek edozein unetan berrikusteko legezko arrazoiengatik edo arrazoi teknikoengatik edo Topaketa Birtualetan edo araudian egon litezkeen aldaketengatik edo erabaki korporatiboen ondoriozko aldarazpenengatik. Hori gertatzen denean, baldintza berriak Topaketa Birtualetan argitaratuko dira eta, erabiltzaileak tresna erabiltzen jarraitzen badu, ulertuko da egindako aldaketak onartzen dituela. Erabiltzailea egindako aldaketekin ados ez badago, Topaketa Birtualak tresna erabiltzeari utzi beharko dio.

Erabilera-baldintza hauek Administrazio Publikoek osatu ahalko dituzte, Topaketa Birtualak zerbitzuaren funtzio jakin batzuen erabilera arautzeko baldintza berezien bitartez.

Baliteke Topaketa Birtualetako eduki batzuk eskuratzeko edo Topaketa Birtualetako zerbitzu batzuk erabiltzeko aukera baldintza berezi jakin batzuen mendean egotea; baldintza horiek, kasuan kasu, erabilera-baldintza hauek ordeztu, osatu eta/edo aldaraziko dituzte, eta kontraesanik egonez gero, baldintza berezi horien terminoak lehenetsiko dira erabilera-baldintzetan azaltzen direnen kaltetan.
Topaketa Birtualetan informazioa, adierazpenak, iritziak, erantzunak edo kontsultak azaltzeak edo eskari bat tratatzeak, halakorik argitaratuta egon ez arren, ez du inola ere esan nahi administrazio- izapide edo -prozedurarik hasi, jarraitu edo amaitu denik.

2.2 Jabetza intelektuala

Topaketa Birtualak aplikazioaren eta aplikazioko edukien (testuak, irudiak, soinuak, audioa, bideoa, diseinuak, sorkuntza-lanak, softwarea) jabetza industrial eta intelektualeko eskubide guztien titularra BiscayTIK Fundazioa da.

3.- ERANTZUKIZUNAK

Sestao Zabaltzenen aplikazioak behar ez bezala erabiltzeak erantzukizun zibil, penal eta administratiboak edo beste edozein motatako erantzukizunak ekar ditzake, eta aplikaziorako irispidea ere ezeztatu daiteke.

Debekatuta dago aplikazioa erabiltzea indarreko legeriaren aurkako jarduerak egiteko; bereziki, izaera itxirik gabe, honako hauek debekatuta daude:

Administrazio Publikoen eta/edo hirugarrenen kalterako jardutea. Zerbitzuaren bitartez eskari masibo eskatu gabeak edo spamminga egitea.
Zerbitzua moldatzeko edo birbideratzeko baimendu gabeko edozein bide erabiltzea, edo horretarako saiakerak egitea.
Delituzko egitatea izateagatik eduki desegokia eta legez kanpokoa edukia hedatzea edo terrorismoaren apologiarako edukia, haur-pornografia, mehatxuak, iruzurrak, aberasteko piramide- eskemak, birusak, fitxategi akastunak edo mehatxuzko kodea xede dituzten jarduerak egitea edo Administrazio Publikoei eta/edo hirugarrenei kalte egin ahal dieten ekintzak egitea.
Zerbitzua (edo zerbitzuari konektatutako sarea edo sareak) kaltetzea, desgaitzea, gehiegi kargatzea edo zailtzea, edo edonork zerbitzua erabiltzeko aukera oztopatzea.
Besteren profiletan baimenik gabe sartzen saiatzea, eta horretarako bidegabe sartzea, pasahitzak deszifratzea edo aipatu ez den beste bideren baten bidez kontura sartzea.
Zerbitzua modu desegokian erabiltzea, eta hala zerbitzuaren xedeari berari eraso egitea. Hirugarren pertsonei sartzeko erraztasuna ematea edo profila bera eskura jartzea.
Zerbitzua edo zerbitzuaren zati bat merkaturatzea edo berriro banatzea.
Ohorearen, intimitate pertsonal edo familiarraren, norberaren irudiaren edo hirugarrenen jabetza intelektualeko eskubideen aurka doazen irudiak edo agiriak bidaltzea. Nolanahi ere, izaera pertsonaleko datuak erabiltzea, tratatzea edo sartzea eragotziko da.
Orain arte jaso dena aplikatzeko, Administrazio Publikoek erabiltzaileen irispidea automatikoki eten edo ezeztatu ahalko dute aurretiazko abisurik gabe eta etendura edo ezeztapen horrek ez du inola ere eskubiderik emango kalte-ordaina jasotzeko.