Albisteak

 

Txangoa OLENTZEROren ETXEra, Sestaoko Udaleko Euskara Arloak antolatua. Joan-etorria autobusez 3tik 12ra bitarteko umeentzat, begirale tituludunen zaintzapean. 

  • 2 bidaia
  • Abenduaren 10 eta 11n

16:15etako bisita: abenduak 10:

  • Sestaotik irtetea: 15:15etan Kasko plazako taxi geltokian egon behar da, 15:30ean autobusez irteteko (puntualitatea !!!)
  • Sestaora itzultzea: 19:45

15:45etako bisita: abenduak 11:

  • Sestaotik irtetea: 14:45etan Kasko plazako taxi geltokian egon behar da, 15:00etan autobusez irteteko (puntualitatea !!!)
  • Sestaora itzultzea: 19:15

OHARRA: Adierazitako orduan aterako da autobusa Sestaotik eta, beraz, irteera ordua pasatakoan, ez zaio inori itxarongo. Itzulerakoan, begiraleak arduratuko dira ume guztiez, bai Olentzeroren etxetik ateratzean, bai gurasoen esku uztean.

Izen-emateak:
Noiz: Azaroaren 21etik 29ra bitartean, biak barne
Nola:

  • Telefonoz: 94 472 90 24
  • Euskara Sailean: Castaños etxea, Llanas 4, 2. Sol.
  • euskara@sestao.eus posta elektronikora idatziz eta honako hauek adieraziz: adineko eskatzailearen telefono zenbakia, Nortasun Agiria, umearen izen-abizenak eta jaitze data.

Zozketa: Azaroaren 30ean, 11:00etan, Udal liburutegian

OHARRAK:
Erroldatzeaz: Lehentasuna izango dute Sestaon erroldatuek eta, beraz, Sestaoko Udalaren Estatistika Sailak egiaztatuko du erroldatzea egoera.

Prezioa eta ordainketa modua: 5 euro ume bakoitzak, abenduaren 9a baino lehen ordaindu beharrekoa.