Albisteak

 

2 bidaia
Abenduaren 3 eta 4an

  • Abenduak 3:

Irteera: 15:15etan Kasko plazako taxi geltokian egon behar da, 15:30ean autobusez irteteko (puntualitatea !!!)
Sestaora itzultzea: 20:00

  • Abenduak 4:

Irteera: 09:30ean Kasko plazako taxi geltokian egon behar da, 09:45etan autobusez irteteko (puntualitatea !!!)
Sestaora itzultzea: 14:00

OHARRA: Adierazitako orduan aterako da autobusa Sestaotik eta, beraz, irteera ordua pasatakoan, ez zaio inori itxarongo.

Izen-emateak:
Noiz: Azaroaren 16tik 28ra bitartean, biak barne
Nola:

  • Telefonoz: 94 472 90 24
  • Euskara Sailean: Castaños etxea, Llanas 4, 2. Sol.
  • euskara@sestao.eus posta elektronikora idatziz eta honako hauek adieraziz: adineko eskatzailearen telefono zenbakia, Nortasun Agiria, umearen izen-abizenak eta jaitze data

Plaza mugatuak: Durangoko Azokarako txangoari dagozkion pertsonako 4 euroak ordaindu ahala, agortuz joango dira plazak. Bestalde, gutxieneko plaza kopururik ezean, bertan behera geratu ahal izango litzateke txangoa.

OHARRAK:
Erroldatzeaz: Lehentasuna izango dute Sestaon erroldatuek eta, beraz, Sestaoko Udalaren Estatistika Sailak egiaztatuko du erroldatzea egoera.
Prezioa eta ordainketa modua: 4 euro pertsona bakoitzak, Euskara Sailean ordaintzekoa, abenduaren 1a baino lehen.