Albisteak

 

Sestaoko Udalak eta T4 Elkarteak, BBK-ren Gizarte-ekintzaren diru-laguntzarekin, lankidetza hitzarmena izenpetu dute gizarte-bazterketa arriskuan dauden pertsonei etxez etxeko laguntza programa abian jartzeko.

Ekimen hau urtarrilean hasi da eta urte bukaerara arte iraungo du eta bertan 15 pertsonak parte hartzea aurreikusten da. Zerbitzuak gaur egun sei erabiltzaile ditu eta beste sei balorazio prozesuan daude, eta beraz denbora gutxi barru programan sar litezke.

Sestaoko Udalak Castaños Eraikinean lokal bat jarri du T4 Elkartearen eskura proiektu hau garatu ahal izateko. Lanaren helburua, gizarte-bazterketa arriskuan dauden pertsonei doako laguntza zerbitzua izateko aukera ematea da, horrekin laguntza beharrak beteko lirateke helburua autonomia pertsonala eta parte-hartze komunitarioa sutatzeko bermea izanik. Ekimen hau Udalaren etxez etxeko laguntza zerbitzuarekin bateragarria da, eta gerta daiteke biak elkarren osagarri izatea.

Programa hau osatzen duen ekipo teknikoak etxean ematen die laguntza erabiltzaileei, bizitza independentea izateko gaietan aholkularitza eta orientabidea emanez. Laguntza zerbitzu honek pertsonen bizi-kalitatea eta duintasuna hobetzea ekarriko du, izan ere erabiltzaileei aukera emango die euren agenda soziala aktibatu eta parte-hartze komunitarioa sendotzeko mesedeak eskatzen ibili edo euren familia eta lagunen mende egon beharrik gabe.