Albisteak

 

Sestaoko Udalak udazkenean bigarren enplegu programa bat jarriko du martxan, langabezian dauden herritarrak kontratatzea bultzatzeko.

Uztailean Udalak 51 langabeturen kontratazioa iragarri zuen udazkenerako, eta gaur jakitera eman duenez, Gazteentzako Enplegu-Plana 2018-2020 izeneko proiektua eman du ezagutzera. Horren bidez, 30 urtetik beherako bost langabe kontratatzea bultzatuko du, urte beteko eperako, eta urtea amaitu aurretik hasiko da.

Enplegu-plan berriaren barruan Udalak 2 aktuazio proposatzen ditu, Enplegu-Foroan bere egunean onartutako helburu eta ardatz estrategikoen araberakoak.

Lehenengo ekintza horretan lau elkarbizitzarako agente kontratatuko dira, Txabarrin elkarbizitzaren aldeko aktuazioak diseinatu eta garatzeko. Udala auzo horretan Txabarri SestaON Bizi izeneko programa prestatzen ari da, eta asmoa da elkarbizitzarako agente horiek kudeatzea proiektu horrek burutu beharreko ekintzen parte bat.

Bigarren ekintza izango da Tokiko Agenda 21 kudeatzeko, urte baterako pertsona bat kontratatzea. Horren zeregin nagusia Tokiko Agenda 21en Ekintza Plan berria diseinatzea litzateke, gaur egungoa 2006koa izanik zaharkituta gelditu delako.

Enplegu-Plan berri honek 258.234 euroko kostua izango du. Horietatik 131.825 euro Lanbidek jarriko dit, eta Udalak gainerako 126.209 euro ordainduko ditu.