Albisteak

 

Bilbo Metropolitarraren LPPren Aurrerapen Dokumentuari buruzko herritarrek parte hartzeko faseari hasiera eman zaio, bertan proposatzen den lurralde-eredua interes taldeei eta herritarrei helarazteko eta euren ekarpenak jasotzeko helburuarekin, Hasierako Onespenerako dokumentuaren prestaketa hasi aurretik.

Joan den urtarrilaren 19an, Aurrerapen dokumentua, Bizkaiko Foru Aldundiaren Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko Sailak duen Lurralde Bizia webgunean argitaratu zen. Harrezkero, otsailaren 12tik Eremu-Funtzionaleko udalerri ezberdinetatik igaroko den erakusketa ibiltari bat funtzionatzen ari da; horren bidez, LPPren berrikuspen-prozesua azaltzen da, eta Aurrerapenaren helburu nagusiak erakusten dira.

Gainera, martxoan zehar, herritarrek parte hartzeko bost parte-hartze tailer egingo dira; horietan, Aurrerapena idatzi duen lantaldeak egindako lanaren ondorioak azalduko ditu, herritarrekin erkatu ahal izateko. Bilbo metropolitarraren herritar guztiak saio horietara etortzera gonbidatuta daude 18:00etatik 20:30etara bitartean.

Hona hemen parte-hartze tailerrak egiteko aurreikusi diren egunak:

  • Portugalete, Santa Klara Kultur Etxeko ekitaldi-aretoa. Martxoaren 12an
  • Sondika, udal-liburutegia. Martxoaren 13an
  • Basauri, udaletxeko osoko bilkuren aretoa. Martxoaren 14an
  • Getxo, Getxolan eraikina. Martxoaren 15ean
  • Bilbo, Alde Zaharreko La Bolsa eraikina. Martxoaren 19an

Informazio gehiago:  http://bizkaia.eus/LPPBMberrikuspena (Facebook: Lurralde Bizia / Twitter: @lurraldebizia).