Albisteak

 

Sestaoko Udalak Electricidad Martín enpresari adjudikatu dizkio Albiz auzoko José Miguel de Barandiarán, La Piedrilla izenaz gehiago ezagutzen den parkeko argiteria hobetzeko obrak.

Plazaren erdigunean proiektoreak dituen zutabe bat jarriko da zonalde horri hobeto argiztatzeko. Txostenak jasotzen duenaren arabera, argiztatzeko sistemak bost urteko bermea izango du eta gutxienez ere, 50.000 orduko bizitza baliagarria.

Inbertsioa 7.352,34 eurokoa izango da. Lanak urrian zehar egingo dira.

Leire Fernández Obrak eta Hiri-bideak arloko zinegotziak espero duenez “era honetan parkearen erabiltzaileek eta zehatzago esanda zabuen erabiltzaileek helarazi diguten eskaerari erantzun nahi diogu”. “Zuhaitzak oso hostozabalak dira eta gaur egun dagoen argiteria estaltzen dute, eta hori dela eta arazoa konpontzeko lanpara berri hauek jarriko dira” azaldu du zinegotziak.