Albisteak

 

Sestaoko Udalak Camino Txikito eremurako hirigintzako plangintza berriaren gidalerrok aurkeztu ditu. Hirigintza atalean zegoen proiektuaren berrikusketa hasi eta urtea bete aurretik, gobernu taldeak proposatutako aldaketaren ezaugarri nagusiak ezagutzera eman ditu. Jarduketa hau “egungo errealitate sozial, ekonomiko eta hirigintza arlokora” aurreikusitako ordenamendua bideragarri egiteko egokitzen da, Josefina San Miguel, Hirigintza, Etxebizitza, Zerbitzuak eta Ingurumena arloko zinegotziak azaldutakoaren arabera, eta irisgarritasuna, herritarrentzat segurtasun falta sor lezaketen guneak ezabatzea eta etxebizitza duinak eta kalitate estandarrak errespetatuz prezio eskuragarrietan lortzea lehenetsiz.

Camino Txikitoren urbanizazioa proiektu estrategikoa da udalerrirako, eta Txabarri auzoaren eta Sestaoko erdigunearen arteko konexioa hobetuko du. Gauzatze programa berriak 237 etxebizitza eta 320 garaje plaza eraikitzea aurreikusten du, etxebizitza bakoitzeko aparkalekuak egiteko 1,5eko ratioa ezartzen baitu.

Plangintza berri honetan kontuan hartu dira bai puntu beltzen argiztapena eta baita irisgarritasuna hobetzea. Zentzu honetan, proiektu honek daukan berritasunik garrantzitsuenetako bat Camino Txikitoko behealdea betetzea da, garai batean udal hiltegiak hartzen zuena. Puntu honetan lurzoruaren kota 6 bat metro altxatuko da eta sestra ia Txabarri kalearen mailan utziko da. Neurri honek La Iberia kaleko antzinako tuneletik Camino Txikotarako sarrera kentzea ekarriko du, egun segurtasun aldetik puntu beltza dena.

Gainera, ordenamendu berriak 8 metroko desnibela kentzeko hiri-igogailua jartzea aurreikusten du, honek Txabarri kaleko 87. eta 89. zenbakien atzealdean geratuko den eremu zabala metroko sarreraren aurrean egingo den plaza berriarekin komunikatuko duelarik. Bi eremuak izango dira “topagunerako, aisiarako eta integraziorako puntu handi bat”, adierazi du Hirigintza arloko zinegotziak. Proiektuak, era beran, Camino Txikitoko metroko sarrera ingurune berrian integratzea jasotzen du.

Jarduketa hau ekonomikoki bideragarria izan dadin, promotoreei zegozkien hirigintza kargak arinduko dira, eta horrela ez dute bere gain hartuko Aizpuru ea Doctor Fleming kaleak berriro urbanizatzeko gastua, kale hauek jarduketa eremutik kanpo geratuko direlako.

Datozen asteotan, gaur onartu den herritarren parte-hartze programarekin bat, Udalak zenbait ekintza jarriko ditu abian ordenamendu berri hau ezagutzera eman eta herritarren iritzia jasotzeko. Gobernu taldearen helburua,legealdia amaieran, Camino Txikitoko hirigintza kudeaketa amaituta egotea da, era horretan hurrengo udal gobernuak eremu honetako obrekin hasi ahal izateko.