Albisteak

 

Sestaoko Udalak kontratazio-prozesua abian jarri du udalerriko zortzi eremu asfaltatzeko lanak kontratatzeko. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 42.022 eurokoa da, eta obrak egiteko epea, berriz, hiru hilekoa.

Kontratu honen xedea da udalerriko hainbat eremu konpontzea eta aldatzea, gaur egun narriatuta dagoen zoladura hobetzeko ahaleginean. Aurreikusita dago lanak ekaina amaierarako hastea.

Eremu hauetan egingo dira jarduketa-lanak:

  • Bide Nagusia 51: asfaltatu egingo dira Kuetoko osasun-zentrorako sarbidea, galtzada espaloien altuerara goratzeko, eta eskolako patioen azpian dagoen aparkalekuko sarrera.
  • Sotera de la Mier: Iberia eta Zumalakarregi kaleen arteko tartea asfaltatuko da.
  • Jauregibeitia bidea: Alonso Ercilla kalearen parean dagoen oinezkoentzako pasabidea goratuko da, ibilgailuen abiadura geldiarazteko, jende asko pasatzen baita.
  • Urbano Ruiz Laorden: Txabarri kaletik kale horretara sartzeko eremua asfaltatuko da. Galtzada-harrizkoa da eta trafiko ugariaren ondorioz, leku askotan hondatuta dago.
  • La Bariega: Rebonza eta La Bariega kaleek bat egiten duten bihurgunea asfaltatuko da.
  • Los Baños: Alfredo Marín eta José María Usandizaga kaleen artean dagoen eremua asfaltatuko da.
  • Las Llanas zumardia-Azeta: hilerriko biribilgunetik hurbilen dagoen eremua asfaltatuko da.
  • Las Llanas zumardia - Dr. Ferran kalea: bi kale horien arteko bidegurutzea asfaltatuko da, trafiko ugariaren ondorioz zoladura gastatuta dago eta.