Albisteak

 

Sestaok lehen aldiz izango du haurrentzako kirol eskaintza bikoitza Aste Santuko oporretan. Las Llanas kiroldegian zein La Benedictakoan, kirol campus sendoak egongo dira adingabeen denbora librea aisiarako jarduera osasungarriekin betetzeko. Kasu bietan, Sestaoko Udalak bere kolaborazioa ematen du bi programa hauek arrakasta izan dezaten bere instalazioak eskainiz.

Bigarren urtez jarraian, Kirol arloa Bilboko Kirol Eskola Elkartearekin elkarlanean arituko da Las Llanas Kiroldegiko instalazioetan egingo den kirol anitzeko campusa antolatzeko lanetan. Esperientzia hau errepikatu egiten da iaz, 40 parte-hartzaileren izen-ematearekin, izan zuen harrera ona ikusita. Egun hauetarako jolas eskaintza kirol jolasak, tailerrak eta igeritokia izango dira, eta goiz erdian etenalditxo bat egingo da hamaiketakoa egin eta indarra hartzeko.

Kirol anitzeko campus hau  2004 eta 2010 urte bitartean jaiotako adingabeentzat da eta bi txandatan garatutuko da. Lehen txanda martxoaren 21, 22 eta 23an izango da eta bigarrena martxoaren  29tik  apirilaren 1era. Txanda baten prezioa 40 eurokoa izango da kirol instalazioetako abonatuentzat eta 70 eurokoa abonatuak ez direnentzat. Bi txandetako zerbitzua kontratatu nahi izanez gero, prezioa 50 eurokoa izango da abonatuentzat eta 80koa ez abonatuentzat. Izen-ematea Las Llanas Kiroldegian formalizatu ahal izango da martxoaren 18ra arte.

Bestalde, Sestaoko triatloi taldeak ere Gabonetan, 15 haurren parte-hartzearekin, egin zuen antzeko campus bat egingo du Aste Santuan. Ekintzen programa Las Llanas Kiroldegian burutuko da martxoaren 29tik apirilaren 1era eta egitekoa triatloiaren hiru espezialitateak – oinezko lazterketa, txirrindula eta igeriketa – entrenatzea izango da, hori guztia ikusentzunezko batekin osatuz.

Jarduera hau zabalik dago 2002 eta 2007 urte bitartean jaitako guztiei eta horretarako igeri egiten jakin beharko dute eta bizikleta eta kasko baten jabe izan. Prezioa 40 eurokoa da abonatuentzat eta 50 eurokoa abonatuak ez direnentzat. Seme-alaben izena eman nahi duten familiek email bat bidali behar duten sestaotriatloieskola@gmail.com. helbidera.

Multikirol (PDF, 392 KB)

Triatloi (PDF, 683 KB)