Albisteak

 

Sestaoko Udalak Emakumeen eta Gizonen arteko III Berdintasun Planaren bertsio irakurterraza egin du. Era honetan, udalerria Bizkaiko lehena da hain dokumentu zabala baten bertsio irakurterraza  egiten, horrekin administrazio arloko hizkuntza konplexua alde batera utzi eta horren ordez herritar guztiek uler dezaketen hizkuntza ulergarria erabiliko da.   

Ainhoa Ortega Sestaoko Berdintasun arloko zinegotziak, dokumentu honen aurkezpenean adierazi du kultura eta informazioa pertsona guztien eskura jartzea herritarren eskubidea dela eta administrazioen betebeharra eta arrazoi honengatik  eman duela urrats hau Udalak. “Sarritan, herritarrentzat ez da batere erraza administrazioak erabiltzen duen hizkuntza ulertzea. Informazioa irakurterraz jasotzea herritarrek interesatzen zaien informazioa jasotzeko eskubidea bermatzeko era bat da. Honek parte-hartzeko aukera ematen dio eta modu argi, erraz eta ulergarrian integratzea”, adierazi du zinegotziak.

Irakurketa errazak herritarren %30-i ematen dio irakurtzeko aukera izateko, kopuru hori da ustez irakurtzeko  eta edo irakurrizko ulermen arazoak dituena, bai arrazoi iragankorrengatik (etorkin etorri berriak, analfabeto funtzionalak, ikasteko arazoak...)  edo arrazoi iraukorrengatik (ezgaitasun intelektuala, elbarritasuna, adinekoak,...)

Irakurketa errazaren oinarria irakurketa demokratikoan eta irakurketa bidezko gizarteratze printzipioetan dago. Kultura eta informazioa jasotzea pertsona guztien eskubide demokratikoa da eta kolektibo batzuentzat, material hauek hori jasotzeko derrigorrezko bidea dira. Erraz irakurtzeko materialek irakurketa komunikatzeko, informatzeko, prestakuntza jasotzeko edo asiarako erabiltzeko aukera ematen dute.

Orain arte Bilbo eta Getxoko udalek bakarrik erabili izan dute zerbitzu hau herritarrekin komunikatzeko. Bizkaiko hiriburuak zerbitzuen katalogoa egokitu du, eta Eskuinaldeko udalak gizarteratze zerbitzuei buruzko eskuorri bat egokitu du. Sestaok aurrerago joan nahi izan du, eta erabaki aitzindari batean, III. Berdintasun Plana onartu du. Dokumentu sakonagoa, datorren lau urteetan berdintasun arloan Udalak aurrera eramango duen estrategia biltzen duena.

Udalak plan honen aldeko hautua egin du, irakurketa erraza bultzatzeko lehen ekimena aurrera eramateko, izan ere gobernu-taldearentzat oso garrantzitsua da dokumentu hori, udalaren arlo guztietan zeharka lan egiteko tresnatzat jotzen baitu. Horrela, Udalak herritarrei azaldu ahal izango die berdintasun arloan egiten duen lana, eta horri esker jendeak ezagutu ahal izango ditu burutuko hurrengo urteetan burutko diren ekintzak.

3.000 ale argitaratu dira eta guztiak banatuko dira herriko elkarteen eta ikastetxeen artean, eta baita ere adierazgarri diren tokietan, adibidez udal eraikinetan, eta interesaturik dauden herritarrek jaso ahal izango dituzte.